Ziztada & Rlantz taldeak lan barria aurkeztu dau: 'Azken Argiak'

Bizkaie! 2020-03-04 12:32   Musikea

Emakume izateagaitik jasotako zapalkuntzak nabarmendu ditue.

Ziztada & Rlantz 2017.urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta baseen produktorea eta dub maker-a dan Rlantz (Amurrio) dira taldea osotzen dabenak. Disko bat argitaratu eben Egun hotzak izenpean eta egunotan bigarren lana aurkezten dau taldeak: Azken Argiak.

Musikearen aldetik, Ziztada & Rlantz taldearen musika estiloaren oinarria dub steppa-n dabe baina reggae musikearen esperimentazinoak eragin eban taldearen erregistro musikal elektronikoa, abestietan nabarmentzen dan moduan. Aurreko lanean erakutsi eben mezu ozen eta argiak erabilten dituela sortutako letra guztietan, kapitalismoa zein gai sozial korapilatsuak salatuz eta jorratuz eta feminismoa goraipatuz. Entzun: Ikasi ta lan kantua.

Urte bi pasau dira Ziztada & Rlantz taldeak bere lehenengo lana argitaratu ebanetik eta urteotan atondutako bigarren lana aurkeztu dau bikote sortzaileak, 9 abestiz osotutako lana. Abestietan gazte, emakume eta herri honen parte izateagaitik izandako zapalkuntzak azpimarratzen dira. Erlantzek base guztiak produzidu ditu eta Ziztadak letra eta ahotsaren ardurea izan dituanez, hasarrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan ditue.

Disko barriak transmitiduten dauen indarra eta hasarrea be kontzertuetan nabarmen agertuko da, kontzientzia kritikoa transmitiduteko aukerea aprobetxauta; era berean, baseakaz bat egiten dauen hausnarketea sustatzeko momentua izango dau publikoak.

Azken Argiak diskoaren oinarriak errepresinoa eta zapalkuntzea dira, baina azken argi bat ikusten da, diskoaren izenburuak esaten dauen legez, kobazulo ilunetik urtetako aukerea badagoala azpimarratuz.

Diskoaren diseinua Marrabila Ilustrazinoak etxearen eskutik dator, portadearen berezitasuna eta kolorearen argitasunak, itxaropena transmitiduten dau, marrazkilari eta margolariaren sormenak lagunduta, izan be, berba eta diseinuaren arteko loturea lortu dau.


Azken Argiak diskoa aurkezteko kontzertuak



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu