2020/03/03 11:50

Bilboko Azkuna Zentroan. | Antzerkia

'Macho Man'. HeartBreak Hotel. Alex Rigola

11:50

Àlex Rigola dramaturgoaren (HeartBreak Hotel konpainia) azken proposamenak efektu dramatikorik handiena lortzen dau behar dan dosia erabilita. Lana Macho Man da, martian Azkuna Zentroan aurkeztuko daben indarkeria matxisteari buruzko ikuskizun-instalazinoa.  Jentearentzat edegi aurretik, saio berezi bat egingo da prensa eta agintarientzat. Instalazinoan gehienez be 6 personako talde txikietan parte hartzen da, eta 50 minutu inguru irauten dau. Talde bakotxa 10 minuturo sartzen da.

Bilboko Alkateak Juan Mari Aburtok (Azkuna Zentroko ohorezko presidentea), Gonzalo Olabarriak (Azkuna Zentroko presidentea), Gotzone Sagarduik (Azkuna Zentroko presidenteordea), Nekane Alonsok (Bilboko Udaleko Bardintasunerako zinegotzia), Izaskun Landaidak (Emakundeko zuzendaria), Fernando Pérezek (zuzendaria), Alex Rigolak (piezaren egilea) eta Administrazino Kontseiluko kideak bisitauko dabe instalazinoa, eta 11:50ean alkateak eta Alex Rigolak adierazpenak emongo ditue.

Macho Man bidaia eszenikoak gonbit egiten deutse personei indarkeria matxistearen arpegi desbardinak erakusten dituen espazioetatik mobiduteko: bikotearen esparrua, familia, lana, gizartea eta arlo judiziala.

Ibilbide interaktiboa da, 12 gelez osotutako artefaktu dramaturgiko batean barrena. Ibilbidea guztiz bildurgarria da, ibilbideak irauten dituan 50 minutuetan ikusten eta entzuten dan guztia egia hutsa baita.

Gaur hasi eta hilaren 15era arte zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu