Darabilbok doban eskainiko ditu hainbat jarduera martian
2020-03-02 13:32 Euskerea berbagaiBilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak antolatutako Darabilbo programeak euskerearen erabilerea bultzatzen dau aisialdian, modu lasaian eta kultureagaz eta aisialdiagaz lotutako dobako jarduera ugarigaz. Ekimen honen helburua euskerea sustatzea eta euskereen erabilerea normalizetea da, berba egiten daben eta euskeraz bizi nahi daben personen artean.
Martirako hainbat jarduera eta tailer egongo dira, besteak beste, gidatutako bisitaldiak Bilboko Arte Eder Museoan, gozogintzako eta gastronomiako tailerrak, literaturea ardatz daben berbaldiak eta jantzak.
Horrezaz gan, Darabilbo programeak sarrerak zozketatuko ditu bederatzi saiotarako, martiaren 14tik 29ra egingo diranak Loraldia jaialdiaren barruan. Zozketan irabazle diran lagunek egun seinalatuetan, besteak beste, kontzertuak, bertso saioak eta arte eta jantza ikuskizunak gozau ahal izango ditue.
Euskerazko dobako jarduerotan parte hartzeko, Darabilboren webgunean emon behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Erabili Euskerea Bilbon lelopean, Darabilbo programako jarduerak taldean egiten dira, urteko hile guztietan (garagarrila eta abuztua kenduta) eta uriko barruti guztietan. Euskerea ikasten dabizenentzat, euskerea hobetu nahi dabenentzat edo kultura eta aisialdia euskeraz bizi nahi dituenentzat da. Gainera, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dituenek Whatsapp mezu bat bialdu leikie zenbaki honetara: 607530132.
Informazino gehiago hemen
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!