Euskerazko Album Onenaren Min sarirako hautagaiak prest
2020-02-28 10:42 MusikeaDoctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak dira hautagaiak.
Kategoria bakotxean Espainiako musika independentearen 2020 MIN Saria eroan leikien bost finalistak hautatu ditue dagoeneko. Martiaren 11n egingo dan sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Euskerazko Album Onenaren Etxepare Saria ondoko taldeetako batek irabaziko dau: Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak.
Bart jakinarazo ditu MIN sarietako epaimahaiak kategoria bakotxetik finalera igarotako bost artista edota taldeak zeintzuk ziran, Costello aretoan egindako ekitaldi edegian. Sariketeak 19 kategoria ditu guztira, tartean Artistarik Onenaren Fluge saria, Zuzeneko Onenaren Ticketmaster Saria, edota Album Onenaren The Orchard saria.
Aurten, gutxi dira euskerazko album onenaren kategoriatik kanpo finalista geratu diran talde edota artistak, horreen artean aitatzekoa da La Bien Querida artista bilbotarra, Brujería albumarengaitik Pop Album Onenaren Saria eroateko aukerea ebana. Ganerakoan, Rodrigo Cuevas artista asturiarrak batu ditu izendapen gehien, sei, hain zuzen be. Haren atzetik doaz, besteak beste, Kase.O zaragozarra edota Viva Suecia taldea. Horrezaz gan, Kiko Veneno artisteak ibilbie luze eta emonkorragaitik, Ohorezko MIN Saria jasoko dau. Finalisten inguruko informazio gehigarria, hemen.
Sariak martiaren 11n, eguaztenean, emongo ditue Madrilgo Teatro Circo Price aretoan. Bertan, sariak emoteaz gan zuzeneko musikea be egongo da, Kiko Veneno, Viva Suecia, Ladilla Rusa, Zenet, Guitarricadelafuente, Cariño eta Juancho Marqués artisten eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!