'Quim-en marrazkia', Patxuko Nice taldeak 4. diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2020-02-27 12:29   Musikea

Esnatu da kantuaren bideoklip ofiziala.

Quim-en marrazkia gaur aurkeztu dabe Donostian. Patxukok eta Jon Mari Beasainek abiarazotako proiektuak oinarri sendoagoak ditu diskotik diskora nahiz eta taldekide batzuk sartu eta beste batzuk urten daben taldearen sorreratik. Patxuko Nice taldeak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2012) musika urtenbide barriak edo posizionamendu eta kokapen musikal altruistak izan zituan buruan musika ibilbideari hasierea emoterakoan.

Egun, ondokoak dira taldekideak: Sergio Ordóñez Patxuko, abeslaria; Eneko Fernández: batería; Ibai Larralde: guitarristea; Alejandro Terrones: bajua; Jon Mari Beasain: guitarristea, koruak eta tekladuak; eta Quim Moya: irudiak eta ilustrazinoak.

Patxuko Nice taldeak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2012) musika urtenbide barriak edo posizionamendu eta kokapen musikal altruistak izan zituan buruan musika ibilbideari hasierea emoterakoan.

Patxuko Nice taldearen laugarren diskoa 2019aren amaieran eta 2020ko urtarrilean grabau eta nahastau dau Pello Gorrotxategik Ereñotzuko Aieka estudioan. Masterizazinoa, barriz, 2020ko zezeilean Jonan Ordorikak egin dau Mamia estudioetan. Ondoko laguntzaileak izan ditu diskoan: Txus Aranburu: tekladuak (Aukera bakarra, La huella, Manifestu emozionala). Oskar Benas: koroak eta perkusinoa (Esnatu da, La huella, Escarcha) eta musikea eta letrak Patxukogaz batera Esnatu da abestian. Ohiana Rodriguez: tekladuak (Esnatu da, Escarcha). Oier Guillan: errezitazinoa (Manifestu emozionala) eta letrak (Manifestu emozionala, Biok garen mundua). Amagoia Gomez: berbak (Aukera bakarra). Juan Carlos Ordoñez: berbak (La huella). Ernesto Villar: berbak (Ezinean). Raul Artieda: berbak Patxukogaz batera (Tiemblan los abrazos). Quim Moya: diseinuak, irudiak, marrazkiak.

Patxuko Nice taldearen laugarren diskoak (Quim-en marrazkia) eragin handi bi daroaz kantuen ezaugarrietan. Pop leuna reggae soinuakaz nahastauta. 1980ko hamarkadako aztarna nabarmenak dira kantuen kontzeptuetan: Soul eta funk eraginak dagoz Aukera zoragarria abestian. La huella reggae geldoaren sinonimoa da eta Tiemblan los brazos abestiari antzeko lurrina emon deutsie. Barrukotasuna da girorik sentikorrena Patxuko Nice taldeak samur helarazoko deuskun maminaren argia. Umiltasun musikalagaz jositako pop doinuak reggae zaparradakaz bustita. Baina horren guztiaren gainetik beste bereizgarri bat gordeten dabe gitarretan, Itoiz taldearen reggae gitarren usaina barruraino daukie sartuta eta, funtsean, hor dago Patxuko Nice taldearen ekarpena.


Pintura ikuskizunak

Dagoeneko 10 urte dira pintura ikuskizunak eskaintzen ditudala kontzertuetan, munduan zehar bidaiatzen eta jaialdi handietan, eta agertoki bakotxean Patxukok kantetan eban bitartean margotu neban lehen eguna gogoratuz. Eta nerbio horreek, oraindino agertzen dira. Eta zuzeneko magiko horretatik, segurtasun
ezaz, inprobisazinoz eta plazerrez betea, sortu ziran Patxuko Nice taldeari egindako azalak. Pintura akrilikoa, trazu libreak, kolore biziak eta arte-adierazpenagazko konfidantza mailea. Eta kantautako emozinoetan bizi dan personaia bat sortzen da.

Pintureagaz edo musikatik abiatutatako pintureagaz lotutako musikea... Ez bata eta ez bestea. Artista legez Sergio Patxukogaz sortzeko aukerea pribilegioa izan zan personeagaz konpartidu ahal izatea, eta artistea, barriz, izugarri miretsia. Eta intensidade horretatik, oso erraz sortu zan arte bisualaren
eta musikearen arteko loturea, izan be, barriketaldi etereoetan eta errespetuzko isiluneetan konpartidutako denporeak ateak edegi eutsozan gure unibersoei kolorea eta formea emoteko mundu bati; horreek abentura handi baten konplize bihurtu gintuan eta gainera irudien jarraipena dago, hori da Patxuko Nice taldeagaz dodan loturea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu