Zezeilaren 29an izango dira lehenengo finalaurrekoak
2020-02-27 08:03 BertsolaritzeaZapatuko puntuei, itzulerako saioetan eskuratutakoak batu beharko jakez, finalerako txartela lortzeko.
Astegoienean abiatuko da 2020ko Bardoak 2020ko finalaurrekoen fasea. Lehen fasetik sei talde pasau dira finalaurrekoetara: Malerrekako Bertsonautak, Lesakako Arranopola, Leitzako Atekaberts komeni, Berako Lamixene, Barañaingo Hego Haizea eta Sakanako Sakaña. Sei talde horreek binaka antolatu dira, joan-itzuliko hiru kanporaketetan. Danetara, beraz, sei saio izango dira finalaurrekoetan, joaneko hiru, eta itzuliko beste hiru. Horreetan zehaztuko dira aurtengo hiru finalistak.
Zapatuan, zezeilaren 29an, jokatuko dira, hain zuzen be, joaneko lehen saio biak, Anizen eta Tuteran. Lehenengoan, Bertsonautak eta Arranopola taldeak izango dira aurrez aurre. Anizko Alkartean izango da saioa, 19:00retan hasita. Sei euroan dagoz salgai sarrerak eta otordua eskainiko da amaieran.
Tuteran be 19:00retan hasiko da finalaurrekoetako saioa Beterri Peñan; han izango dira kantuan Atekaberts komeni eta Sakaña taldeak, finalerako txartelaren bila. Sartzea doban izango da.
Kontuak kontu, saio horreetan batutako puntuei, itzulerako saioetako eskuratzen dituenak gehitu beharko jakez. Joan-itzuliko kanporaketa bakotxean puntu gehien eskuratzen dauen taldea izango da finalerako sailkatuko dana. Finala baino lehen lau finalaurreko jokatuko dira: Atarrabian (Martiak 6), Tafallan (Martiak 7), Goizuetan (Martiak 14) eta Jaunsaratsen (Martiak 14).
Bardoak 2020ko finala, martiaren 28an
Hiru talde izango dira martiaren 28an, Lizarran jokatuko dan finalean. Sarrerak eskuragarri dagoz dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian eta Lizarra Ikastolan zein Lizarrako AEK Euskaltegian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!