2020/02/28 - 2020/04/26
Gasteizen, Oihaneder Euskerearen Etxean. | Erakusketak'Euskera Ibiltaria' erakusketa interaktiboa
Euskaltzaindiagaz alkarlanean, Gasteizko Udalaren laguntzinoari eta Laboral Kutxaren babesari esker, Euskera Ibiltaria erakusketea izango da zezeilaren 28tik apirilaren 26ra Montehermoso kulturunean-Oihaneder Euskerearen Etxean; zezeilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan edegiko da.
Euskera Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat dauen erakusketa ibiltaria da eta argitalpenak bezela, helburua euskerearen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea dau helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin gura deutso atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.
Ordutegia:
17:00-20:00 (Martitzenetik barikura).
11:00-14:00 eta 17:00-20:00 (Zapatuetan).
11:00-14:00 (Domeketan).
Informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!