Pazko Asteko bertso barnetegiak Araban
2020-02-25 09:15 BertsolaritzeaMartiaren 13ra arte emon leiteke izena.
Apirilaren 15, 16 eta 17an, Pazko Asteko oporraldiaren barruan, gazteentzako bertso barnetegiak antolatu ditue Aiaraldean eta Gorbeialdean. Euskereagaz eta euskal kultureagaz saltsan, bertso giroan ibilteko aukerea emongo deutsie neska-mutilei, Arabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez. Eskualde bietako udalek be hartu dabe parte antolakuntzan.
Izena emoteko, martiaren 13a baino lehen jo behar da Bertsozale Alkartera edo Aiaraldeko eta Gorbeialdeko udaletara: Bizkaiko Urduña, eta Arabako Amurrio, Laudio, Artziniega, Aiara, Izarra, Zuia, Zigoitia, Legutio, Aramaio eta Arrazua-Ubarrundia. Epea amaituta lekuren bat libre geratuko balitz, herriotakoak ez diran gazteek be emon ahal izango dabe izena. Danetara ehun plaza dagoz.
Aiaraldeko barnetegia Espejo herrian egingo dabe, igazko moduan, eta 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat izango da. Gorbeialdekoak, ostera, Gorbeia mendiaren magaleko Manurgara joango dira, Zigoitian. Kasu horretan, 10 eta 13 urte arteko gazteentzat da.
Argibide gehiagorako eta izena emoteko, eskuorriak atera ditue antolatzaileek. Ikusi hemen Aiaraldekoa eta Gorbeialdekoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!