Liher taldeak 'Hemen herensugeak daude' diskoa argitaratuko dau zezeilaren 28an

Bizkaie! 2020-02-21 09:47   Musikea

14 abestiz osotutako transmedia proiektua da.

Musikea ez eze ilustrazinoa, narrazinoa eta ikus-entzuneko materiala batzen dituana. Pieza horreek guztiak batu eta amodioa, indarkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituan fikzinoko istorioak kontauko deuskuez.

Atzera eginez, bakarkako maketa bat argitaratu eban orain taldeko abeslari eta gitarristea dan Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bihurtu zan proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (bajua, koroak) eta Ander Berzosa (batería) dira Liher taldean. 2016an, Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu eben eta, 2018an, Tenpluak Erre, rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartuz. Ia 100 kontzertu emon zituan taldeak bigarren lan luzea aurkezten, bai Euskal Herrian, baita espainiar estaduan eta Europako hainbat herrialdetan be.

Liher taldea sortu eta urtebetegarrenean, Lide Hernando donostiarra buru ebann taldeak lehenengo diskoa Hauts autoprodukzinoa argitaratu ondoren, eten barik lanean ibili dira. Iñigo Etxarri, Josha Natke eta Ander Berzosa lagun dituala, euskerazko rock doinuak ditue ezaugarri.

Lau bat urte emon ditu Lide Hernandok kantuak sortzen, AEBetako musika baltza geurera ekarri guran baina popa edo folka ahaztu barik. Hasieran neu bakarrik agertzen nintzan eszenatokian gitarra akustikoagaz eta neure ahotsagaz. Aurrerago, Unai Pelayok taldea osotzeko proposamen egin eustan Gasteszenako Ez Dok Amaitu ekimenean jo ahal izateko; taldea osotu eta martxan dabiz herririk herri.

Hemen herensugeak daude (2020) diskoko lehen singela da Teloia. Sant Pere Molantako Cal Pau eta Sant Feliú de Guíxolseko Ultramarinos Costa Brava estudioan grabautakoa eta nahastauta Santi Garcia eta Borja Pérezen eskutik.

Bideoklipa Nitya Lopez Saituak zuzendu dau.

Argitalpenaren barri emoteko berbaurre legez, thriller itxurako film labur bat zabaldu dabe. Lau kideak jantzaleku baten inguruan dagoz eta ustez jazotako hilketa bat argitu behar daben inspektoreak dira. Nitya Lopezek zuzendu dau ikus-entzunezkoa eta Iñaki Beraetxe aktoreak hartu dau parte inspektore-buru lanetan.


Hemen herensugeak daude

Zezeilaren 21ean, barikuan, gauerdian agertuko da plataforma digital guztietan. Hemen harpidetu ezkero, atera bezain laster gordeko jatzue abestia zuen Spotify eta iTunes zerrendetan!


Zuzenekoak


Besteak beste, martian Alemanian eta Suitzan; apirilean, Bilbo, Iruñea, Tafalla, Gernika, Arrasate, Amurrio zein Bartzelona: maiatzean, Girona, Oviedo, Madril; eta bagilaren 20an, Gasteizen, Azken Rock Festival Jaialdian...

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu