Prest XV. Bilbao BBK Live Jaialdiko kartela
2020-02-20 12:29 MusikeaIa 100 talde izango dira Kobetamendin.
Danetara, 93 artista izango dira garagarrilaren 9, 10 eta 11n, Bilbon. Jaialdiaren ezaugarri nagusiak aniztasuna eta kalidadea dira. Jaialdiak genero eta estilo aniztasunaren alde egin dau eta izen nagusiakaz batera talentu barriak dakarz.
Fontaines D.C. da iragarritako azken taldea, punk ondorengoko soinuak eta The Clash-en eragina izateak gazteen eta 80. Hamarkadea bizi izan ebenen arretea deitu dau. Irlandatik Bicep datoz: euren musikeak ez dauka araurik eta horrexegaitik jantza industriaren lekua topau dabe. Blood Orange bezela, Polymath Devonté, multi-instrumentistea, konpositorea, zuzendaria, bokalistea eta gaur egungo musikearen ahots eraginkorrenetakoa da. Meute be Bilbon izango da: Techno Marching Band musika elektronikoaren kontzeptua goraipatzea lortu dauen talde alemaniarra, sarrerak agortzen dituana. Moses Sumneyren musika sailkaezinak eta bere falsetto bereziak indie rock orkestra erako ikuskizun esperimentala ekarriko deusku jaialdira. Orville Peck maskaradun bakeroa gero eta fenomeno ezagunagoa da eta musika kritikoentzat zein modako adituentzat fenomeno oso erakargarria da. AEBetakoo country klasiko musikako ahots famatuak dakarzkuz gogora Orville Peckek eta maitasunari zein Ipar Ameriketako lursail galduen inguruko abestiak egiten ditu. La Casa Azul, beti urratzaile, estiloen mugen arteko ezbardintasunak ezabatzen ditu eta 70. Hamarkadako disco musikea 90. Hamarkadako Europopagaz nahastetako kapaz da.
Aurten, Ho99o9 taldea be izango dogu, soinu indartsuagaitik ezagunak, hip-hop, punk eta rock astunaren erritmoek era naturalean bat egiten dabe. Kaliforniako SiR raperoa R&B Funk eta Soulagatik eragina izan ostean jaialdira etorriko da. Kendrick Lamar edota Lil Wayne lako artisten laguntzinoa izan dau. The 2 Bears taldeak, Raf Rundellek (1965 Labelen sortzailetako bat) eta Joe Goddarden eskutik (Hot Chip) egueneko karpea zarratuko dau oso era dibertigarrian. Los Bitchos be bertan izango dogu, azken bolada honetan Londoneko musika eszenan erantzun bikaina eskuratu dauena. Working Men’s Club inglesak be bertan izango dira 2019ko ‘Bad Blood’ debut singela aurkezten: 70 eta 80. hamarkadetako punk ondorengoko revivala. Bristoleko 2017ko Scalping taldeak be bisitauko gaitu.
Horrezaz gan, Sen Serna be hor izango da: kritikak eta publikoak gogo handiz jaso dau Sensaciones lan barriak. Asturiasetik Fasenuova dator, musika elektronikoaren esparruan ibilera oso personal eta imitaezinekoa. Hegoaldetik Colectivo Da Silva jatorku. Bertan, Granadako zazpi musikarik parte hartzen dabe 2017tik, gure pop-aren erakusgarri. Yawners 90. hamarkadan mobiduten da eta Salamankako Elena Nietoren ahotsa zuzenean entzutea berebizikoa da. Baterian Martín Muñoz musikaria dugu. Behin baino gehiagotan The Breeders taldearekin alderatu dituzte. Madrilgo underground esparruan Megansito el Guapo taldea dugu, pop estilokoa baina oinarri sendoak elektronikan dituanak: eraginak Erresuma Batuko garajetik dubstep edo breakbeat estiloetatik mobiduten dira. Blanco Palmera galiziarra baina Madrilen finkatutako bikotea dogu eta pasa dan urtean benetan harritu gintuan. Bartzelonako Apolo aretotik (Club Nitsa Barcelona) DJ Pegatas izango dogu.
Bertoko eskaintzearen artean Amorante izango da gurean, Iban Urizarren proiektua. Mungiatik TOC etorriko dira euren debuta aurkezteko. Xabi Bandini be ez dogu ahaztuko, ezta Omago be.
Europako hitzordu musikalen artean, formatu Handiko Festibal Onena bezela saritua izan da Fest Sarietan eta zortzi hautagaitza eskuratu ditu Iberian Festivals Awards 2020an. Observatorio de la Culturako azken edizinoan goraipatua izan da Estaduko Ekimen Garrantzitsuenetakoen artean, baita sektoreko aurrerapen handiena izan dauena.
BILBAO BBK LIVE - Kobetamendi (Bilbo):
- Garagarrilaren 9an, eguenean:
KENDRICK LAMAR · PLACEBO · CARIBOU · MEUTE · THE RAPTURE · ACID ARAB live · ionalee / iamamiwhoami · LA BIEN QUERIDA · ORVILLE PECK · PERFUME GENIUS · BLANCO PALMERA · CHAI · ERIK URANO · MEGANSITO EL GUAPO · SiR · STELLA DONNELLY · THE 2 BEARS · THE MURDER CAPITAL · XABI BANDINI
Basoa: THE BLACK MADONNA · HORSE MEAT DISCO · ERIS DREW · JOSEY REBELLE · JULIAN FALK
Lasai: COSMO VITELLI · IVAN SMAGGHE · MAX ABYSMAL · UPSAMMY · XHAMANA JOHNES
- Garagarrilaren 10ean, barikuan:
THE KILLERS · BICEP live · BOMBA ESTÉREO · FONTAINES D.C. · SUPERGRASS · HINDS · HO99O9 · KELLY LEE OWENS · LEÓN BENAVENTE · TOMM¥ €A$H · WHITNEY · CALIFATO ¾ · CARIÑO · COLECTIVO DA SILVA · DANILESS · DJ PEGATAS · DORA · INHALER · OMAGO · SCALPING · SEN SENRA · TOC · WORKING MEN’S CLUB
Basoa: CARL CRAIG · PALMS TRAX · CALL SUPER · IDENTIFIED PATIENT · MOZHGAN
Lasai: BEESMUNT SOUNDSYSTEM · BUFIMAN · CHARLOTTE BENDIKS · IRO AKA · YU SU
- Garagarrilaren 11n, zapatuan:
PET SHOP BOYS · BAD BUNNY · BLOOD ORANGE · FKA twigs · FOUR TET · EL COLUMPIO ASESINO · LA CASA AZUL · MOSES SUMNEY · SLOWTHAI · TINARIWEN · YVES TUMOR · AMORANTE · CHICO BLANCO · FASENUOVA · GHUM · KAYDY CAIN presenta SALSA DURA · LOS BITCHOS · MARÍA JOSÉ LLERGO · TOPPANGA KIDDO · TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO · YANA ZAFIRO · YAWNERS
Basoa: JOHN TALABOT · DJ TENNIS + RED AXES: REDRAGO · JASSS · LENA WILLIKENS · DAVE P
Lasai: LENA WILLIKENS & EL TIGRE SOUND · LOW JACK live · KATZA · MARYLOU · ZOHAR
Sarrerak
Bonua: 140€ + gastuak, momentuko eskaintzea apirilaren 3ra arte.
Bonua + kanpina: 158€ + gastuak. Momentuko eskaintzea apirilaren 3ra arte.
Eguneko sarrerea: 60€ + gastos.
Sarrerak erosteko bilbaobbklive.com webgunera jo.
Kutxabank deskontua: 16€ Lehenengo 1.000 bonuek 16 €-ko deskontua izango dabe eta 10 €-ko deskontua lehenengo 200 eguneko sarreren kasuan; txartel bakotxagaz gehienez bonu bat edo sarrera bat erosi ahal izango da. Erosketea egiteko momentuan indarrean dagoan prezioari aplikauko jako deskontua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!