Piztiak taldearen lehenengo diskoa, 'Huts Nazazu', plataforma digitaletan da

Bizkaie! 2020-02-20 10:19   Musikea

29 urte geroago plataforma digitaletan argitaratzea lortu dogu.

Guretzako oso garrantzitsua da oraingo eta hurrengo belaunaldiei gure musikaz gozau ahal izateko aukerea emotea.  Entzun Huts nazazu hemen. Lehen singela 'Nazkante!' izan zan, bigarrena 'Itzulia'. 'Beltza' orduan egiten zan pop ilunaren ezaugarri da eta 'Hire' abestian pianoan egindako lan ederra atzemoten da. Txomin Uribek eta Josu Aranbarrik sortu eben Piztiak 90. hamarkadearen hasieran, biak Tu-k pop-rock taldean ibilitakoak ziran 80ko hamarkadearen amaieran eta euskal talde onenari emondako saria irabazi eben Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketan. 

1991. urtean Elkar Argitaletxeak gure lehenengoko lana izan zan Huts nazazu EPa argitaratu eban binilo eta kasetean.

Aurkezpen kontzertua Euskadi Gazteak Donostiako autodromoan Hertzainak eta Tahures Zurdosegaz antolatu ebana izan zan, gero Euskal Herri osoan zehar pilo bat kontzertu emon genduzan. Diskoa asko entzun zan sasoi haretan.


Huts Nazazu ep-an sei abesti agertzen dira:

1.- Nazkante! (Kirmen Uribe/Txomin Uribe).

2.- Itzulia (Kirmen Uribe/Txomin Uribe).

3.- Hire (Txomin Uribe).

4.- Beltza (Josu Aranbarri).

5.- Piztiak (Josu Aranbarri).

6.- Aldatzeko (Txomin Uribe).

Diskoa Lasarteko Elkarreko estudioetan Jean Phocasek grabau eta Piztiak eta Juan Carlos Perezek produzidu eben.

Disko honetan Itoizeko Jimmy Arrabit eta Delirium Tremens-eko J.J. Yurritak jo eben batería. Itziar Alberdik hire abestian bigarren ahotsa sartu eta Eduardo Yuritak piano akustikoa jo eban.


Piztiak

- Txomin Uribe: abotsak, gitarrak eta erritmo kutxea.

- Josu Aranbarri: ahotsa eta bajuak.

- Justo Urkiri: Tekladuak.

- Bernar Ituarte: gitarrak.


Datorren hilean bigarren diskoa Hasi Orduko argitaratuko da. Honen barri aurrerago emongo deuskue.


Informazino gehiago:

Webgunea

Bideoak

Faceboock

Twitter: @piztiakrock

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu