Bizkaiko Bertsozale Alkarteak gazteentzako zirkuitua ipini dau martxan

Bizkaie! 2020-02-19 11:27   Bertsolaritzea

Interesa dabenek izena emon leikie, hilaren 26ra arte.

Plazara! izeneko bertso zirkuitua ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, 1996 eta 2002. urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta. Helburu bikotxa dauka ekimen barriak: Belaunaldi barriei plazara urteteko bultzadea emotea, eta bertsolari gazteen arteko loturea eta talde izakerea indartzea.

Bertso zirkuitua Bizkaiko herrietan antolatuko dabe, lantzean leku baten. Gitxienez hilean saio bat antolatzea da asmoa. Hain zuzen be, hile bakotxean eskualde batek izango dau Plazara! hartzeko ardurea, eta bertakoen zeregina izango da saioa antolatzea. Normalean bariku iluntzeetan egingo ditue saioak, eta formatu ugari egongo dira aukeran.

Parte hartu nahi daben bertsolari gazteek izena emon beharko dabe. Zezeilaren 26ra arteko epea dago. Izena emondakoen kopuruaren arabera banatuko ditue saioak, zozketaz. Egun bakotxerako bertsolariak aukeratzeko orduan, Bertsozale Alkarteak aurreratu dau jagokon eskualdeko bat gitxienez egotea bermatuko dauela.

Izena emoteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu