2020/02/22 - 2020/02/25

Mundakan. | Jaiak

Mundakako Aratusteak 2020

.

Zezeilaren 22an, 17:30ean hasiko dan Udal Txistu Eskolako tanborrero txikien kalejirearen ostean, zapatuan, 23an izango da Mundakan egun handia: goizeko 10:00etan, Mundakako txistularien kalejirea hasiko da, Marrau jantzita, arpegia tapauta, koloretako zapiak falta barik. Aurrerago, 12:30ean, Mundakako Marrauen Estudiantineak lanari ekingo deutso Aratuste abestiagaz. Urtekerea Jose Mari Egileor zanaren etxe ondotik izango da, atorra jantzita, buruan almoadazala eta koloredun zapiak jantzita. Arratsaldeko 18:30ak aldean, Mundakako Laminen agerraldia, orro, jantza eta kantuakaz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu