Bulego, euskal poparen erreferentzia barria

Bizkaie! 2020-02-17 10:03   Musikea

Hegan izenburukoa da lehen singela.

Bulego da euskerazko poparen erabarritzea dakarren taldearen izena. Euskal herriko jokera barrienetan indartsu sartu dan boskote gipuzkoarra. Talderik experimentatuenen mailea dakar talde azkoitiarrak eta energiaz beteriko zuzeneko jantzagarrienahaz zahar zein gazte gozetan eta saltoka jarriko ditue.

Askatasun eztanda koloretsuena da Hegan kantua. Astelehenik gogorrena arintzeko gai den melodia bokalak norberak barruan duen argia aldarrikatzen du letraren bitartez. Lehen akordetik guztion buruetan bueltaka egotera pasatuko diren bi minutu eta erdi.

Hegan izenburukoa da lehen singela eta erritmo biziak, konposizio landuak eta letra kantagarriak dira ardatz. Bulego taldearen kantuak entzun hemen.


Martiaren 6an, Kutxa Kultur Klubean

Bulego taldeak lehenengo Ep-a aurkeztuko dau zuzenean. Donostiako Kutxa Kultur Klubean da martiaren 6an, gaueko 21:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu