LEKUEK Jaialdiko kartela prest

Bizkaie! 2020-02-13 08:25   Musikea

LEKUEK: Martiaren 7tik 14ra, Gernikan.

Igazko abendutik joan jakuz tantaka-tantaka LEKUEK jaialdian joko daben taldeen izenak kaleratzen, asko dira eta oso desbardinak. Azkenan, barruan dogun musika pasinoa askatu eta martiaren 7tik 14ra Gernika-Lumon izango diran talde guztien izenak emoteko momentua heldu da.

Hasteko, Berlingo The Offenders punk-ska taldea. Alemaniatik euren erritmo alaiak ekarriko ditue publikoa jantza zoroan sartzeko asmoz. John Duer & The Blues Freaks be izango dira gurean, Espainian bizi dan bajista austindar honek, hegoaldeko blues doinuak eskainiko deuskuz. Eurekaz batera, blues doinuagaz jarraituz, Lomoken Hoboken bizkaitarrak izango ditugu. Musika estilo zabal eta ezbardinetara heltzea da helburua, holan, festibalera hurreratzen diran musika zaletuek Fractalityren death metalaren, Elle Belgaren samurtasunaren, Elena Setién-en gozotasunaren eta Gambardella taldearen psikodeliaren artean aukeratzea izango dabe. Aurten kartela sano ederra da, Joseba B. Lenoir Gang be Gernikan izango da: Bai Bagara dokumentalaren soinu bandea zuzenean entzuteko aukerea izango da ikusentzunezkoaren pasarte batzuen emonaldiagaz batera. Gomendagarria benetan! Duplak eta Xsakarak gazte-jentea erakarriko dabe trap eta reggaeton doinuakaz, The Brontës gasteiztarrek pop-rock dosiak emongo deuskuez eta Marcelo Escrich eta Rafa Aceves Jazz Dúok aspaldiko doinuak ekarriko ditue.

Azkenik, kubatar musikagile eta abeslaria dan Irina González entzuteko plazerra izango dogu, baita Larregi eta This is not a Fugazi show azken diskoa aurkezten, Laukatu talde fidela eta Gonzalo Portugal be. Azken hauek, iazko edizioan bizitakoaren ostean LEKUEK festibalean errepikatzea erabaki dute..

Horreek guztiak, aurreko asteetan iragarritako zerrenda luzera gehitu behar dira: SUA, Ash Grunwald, Lisabö, Orreaga 778, Wormed, Gaizka Insunza, Stained Blood, Mocker´s, Pony Bravo, Urgatz, Moonshakers, Arima eta Los Hermanos Cubero. Bertoko eta nazinoarteko 30 izeneko kartela izango dau festibalak aste bitan zehar! Gernika dar-dar jarriko dabe, gozetako aukera bikaina.

Programazino horrezaz aparte, zuzeneko musikeagaz bat eginez, DJ zerrenda luzea bre izango da gauari jarraipena emoteko, housetik, funk-soulera salto eginez eta salsatik punk-rockera.

Musikea ez eze, arte azokea, proiekzinoak eta edade guztientzako ekintzak izango dira Gernikan.

Kontuak kontu, bakanako sarrerak eta bonoak dagoeneko salgai dagoz www.gernikakolekuek.com webgunean eta BIBE plataforman. Era berean, Gernikako Ospa eta Aterpe tabernetan be sarrerak erosteko aukerea egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu