2020/02/14 19:00

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. | Berbaldiak

'Altsasuko Inauteriak'. Hizlariak: Kepa Otaegi, Mikel Zamalloa eta Oier Araolaza.

19:00

Galdakaoko Andra Mari Jantza Taldeak orain 40 urte Altsasuko inauterien inguruan egindako ikerketa eta berreskuraketa lanaren inguruko berbaldia antolatu dau. 

Ohitura zaharrei jagokenez, Altsasuko inauteria, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetako bat da. 1916an egin eben azkenengoz Altsasun bertan, eta 60 urte desagertuta egon ondoren, ikerketa lan baten ondorioz 1976. urtean, Andra Marik, Altsasuko inauteria berpiztu eban. 1982an Altsasun erakutsiz, gaztediaren kontzientziak zirikatu eta bere inauteria berreskuratzea lortu zan.

Berbaldi honetan, Altsasuko inauteriaren sinbologia landuko da parte hartzen daben personaiak aztertuz (momotxorroak, ereintza, bataioa, juantranposo, alguazila, hartza, ijitoak...) eta beste inauteri batzuekaz konparauta."

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu