Belakok 'Plastic Drama' diskoa kaleratuko dau maiatzean

Bizkaie! 2020-02-05 11:41   Musikea

Nazinoarteko bira baten aurkeztuko dau lana Mungiako laukoteak.

Belako. Argazkilaria: Helena Goñi | Ikusi handiago | Argazki originala

Ia prest dauka Belako talde mungiarrak bere laugarren diskoa, Plastic Drama. Azken ikutuak emon, eta maiatzean argitaratuko dabela iragarri dabe, Belako Records zigilupean, eta BMG International lizentziagaz.

Hainbat herrialdetan joko ditue kontzertuak, taldea nazinoartean ezagunago egiteko helburuagaz: Erresuma Batuan, Mexikon, AEBn... izango dira. Aurkezpen ofizial horren aurretik, hiru kontzertu joko ditue Donostian, New Yorken eta Austinen, kantu batzuen aurrerapen legez.

Asmo handiko diskoa izango da Plastic Drama, Belakoko kideek azaldu dabenez, gogoetatsua eta erreibindikatzailea. Gauzen benetako zentzuna bilatzeko asmoz sortu ditue kantuak, atrapau daben kazeruaren parabolea kontetan dogu, gizakiak bere burua konsumiduten dau, berehalakotasunak betierekotasunari eta norberaren denporeari irabazten deutsen gizarte batean.

Disko honegaz nazinoartekotzea helburu daben arren, lehendik be kanpoko zaleak erakarri izan ditu Belakok, baita bertokoak be, euren proposamen musikal barritzaile eta post-punk eta elektronika ikutu sendoari esker. Ingelesez abesten dabe gehienbat, baina euskerazko kantuak be sartu izan ditue beti diskoetan.

2011n sortu zanetik, laugarren disko luzea izango da Plastic Drama Belakorentzat. Eurie (2013), Hamen (2016) eta Render Me Numb, Trivial Violence (2018) izan dira aurreko diskoak. Kolaborazinoak eta bersinoak be egin izan ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu