Deustuko Hizkuntza Eskoleak 50 urte egin ditu
2020-02-03 07:50 Euskerea berbagaiBilbon erreferentziazko erakundea izateagaitik autortu dabe.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Deustuko Hizkuntza Eskolea omendu dau, milaka personari hizkuntzak erakusten egin dauen ibilbide profesional luzeagaitik. 82 irakaslek, lanean nahiz erretiratuta dagozanek jaso
dabe omenaldi hunkigarria.
Deustuko Hizkuntza Eskolea 1969ko irailaren 30ean sortu zan, alemana, frantsesa eta ingelesa erakutsi, zabaldu eta sustatzeko helburuagaz. Gerora, gainerako hizkuntzak sartu ziran, orain dagozan zortziak egon arte: euskerea, gaztelania atzerriko hizkuntzea, errusierea, italierea eta, azkenik, portugesa.
Bilboko Udalak Deustuko Hizkuntza Eskola omendu dau, haren 50. urteurrena dan honetan. Ekitaldian, erakunde honek milaka personari hizkuntzak erakusten egin dauen ibilbide profesional aberatsa azpimarratu nahi izan dau Udalak, eta Bilbon erreferentziazko erakundea dala adierazo.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur harrera egin deutse Arabiar Aretoan Deustuko Hizkuntza Eskolako 82 irakasleri, irakaskuntzako ibilbide profesional luzean egin daben lan handia eskertzeko. Irakasleek egiten daben esfortzu garrantzitsua balorau gura izan da, eta milaka personari hizkuntzak erakusten egindako lan sakona saritu.
Deustuko Hizkuntza Eskoleak 1969ko irailaren 30ean edegi zituan ateak lehenengo aldiz. Ordutik hona, etenbarik jardun dau hizkuntzak erakusten. Erakunde honek beti emon deutse lehentasuna hizkuntzen erabilereari eta ahozko transmisinoari. Hasiera-hasieratik, alemana, frantsesa eta ingelesa izan ziran erakutitako lehenengo hizkuntzak. Aurrerago, gainerako hizkuntzak sartu ziran, orain dagozan zortziak egon arte: euskerea, gaztelania atzerriko hizkuntzea, errusierea, italierea eta, azkenik, portugesa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!