Zezeilean be Euskerazko aisialdia bultzatzeko jarduerak Darabilbori esker
2020-01-31 13:25 Euskerea berbagaiJarduerotan parte hartzeko, Darabilbo webgunean emon behar da izena.
Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra, Bilboko AEK, Deustuko Unibersidadea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti , J. M. Zabala, Labayru, Mikelats, Ulibarri) ekimeneko Darabilbo programeari esker aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzeko jarduerak atontzen ditue euskerea sustatu eta euskerearen erabilerea normalizetako helburuari eutsiz, berba egiten daben eta euskeraz bizi nahi daben personen artean.
Ondokoak dira zezeilean eskainiko diran jarduera eta tailer batzuk: bisita gidatuak Bilboko Arte Eder Museoan, euskal jantzen saioak, gozogintzako eta gastronomiako tailerrak, txakolina, ardaoa eta gaztaia probetako saioak.
Jarduerotan parte hartzeko, Darabilbo webgunean emon behar da izena (hemen) eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Erabili Euskerea Bilbon lemapean, Darabilbo programako jarduerak taldeetan egiten dira urteko hile guztietan (garagarrila eta abuztua kenduta) eta uriko barruti guztietan. Euskerea ikasten dabizenentzat da, euskerea hobetu nahi dabenentzat edo kultura eta aisialdia euskeraz bizi nahi dabenentzat; horrezaz gan, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dabenek Whatsapp mezua bialdu leikie zenbaki honetara: 607530132.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!