2020/02/20 - 2020/05/10
Bilboko Azkuna Zentroan. | Erakusketak'Steve Paxton: Drafting Interior Techniques'
.
Romain Bigé eta João Fiadeiro komisario dirala, AEBetako Steve Paxton koreografoaren eta Contact Improvisation teknikearen sortzailearen lanari eta ondareari eskainitako atzera begirako lehenengo erakusketea da.
Erakusketeak Paxtonen praktiken, intuizinoen eta sensazinoen idea bat emotea dau helburu, eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horreetako bakotxa inprobisetan eta mobimentuan dagoan gorputzari aplikautako ‘barruko teknika’ bati jagoko. Jantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta barriro egiten eutson galdera batean oinarritzen da: Zer egiten dau nire gorputzak haretaz kontziente ez nazenean?
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!