UPV/EHUk datorren urtean eskainiko dituan graduak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2020-01-31 09:02   Kulturea

Unibersidade Orientazinorako Azokak egingo dira zezeilaren 1ean, Gasteizen; eta zezeilaren 8an, Bilbon.



Aurkezpenean izan dira Nekane Balluerka Lasa errektorea, Araceli Garín Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea eta Txelo Ruiz Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea. Horrezaz gan, unibersidade orientazinorako azokak egingo dirala iragarri dabe. Hiru topaketa handi izango dira eskaintza horren guztiaren barri emoteko: Donostian, urtarrilaren 25ean, Gasteizen, zezeilaren 1ean eta, azkenik, Bilbon, zezeilaren 8an.

UPV/EHUk datorren ikasturtean graduko 82 titulu eskainiko ditu, baina 102 titulazino dira guztira, aldi berean hainbat campusetan emoten diranak kontuan hartuta. Sei titulazino barri jarriko dira martxan: Adimen Artifizialeko Gradua, Ume Hezkuntzako Gradu hirueleduna, eta honako gradu bikotxak: Enpresen Administrazinoa eta Zuzendaritzea + Ekonomia (Double Bachelor's degree in Business and Economics), Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia; Ikus-entzunezko Komunikazinoa + Kazetaritzea; eta Kazetaritzea + Publizidadea eta Hartu-emon Publikoak.

Funtsezko barrikuntza horreekaz batera, datorren urterako ikasketa eskaintza zabala nabarmendu dabe graduetan zein graduondokoetan, eta gradu bikotxen eskaintzea nabarmendu dabe, bai eta prestakuntza dualen eskaintzea be, mueta horretako ikasketak egiteko aukerea zabaldu egin baita. Prestakuntza dualaren bidez ikasleak aukerea dauka graduko ikasketen zati bat enpresa edo erakunde sozial batean egiteko eta, beraz, arlo praktikoak garrantzia handia dauka.


Ondokoak dira Euskal Herriko Unibersidadeak datorren urtean eskainiko dituan gradu bikotxak:

• Business + Economics (Ekonomia eta Enpresa Fakultadea. Sarriko).

• EAZ + Kudeaketearen eta Informazino Sistemen Informatikearen Injinerutzea
(Ekonomia eta Enpresa Fakultadea. Gasteiz).

• EAZ + Zuzenbidea (Ekonomia eta Enpresa Fakultadea. Sarriko).

• EAZ + Zuzenbidea (Zuzenbide Fakultadea. Donostia).

• Farmazia + Giza Nutrizinoa eta Dietetikea (Farmazia Fakultadea).

• Fisika + Injinerutza Elektronikoa. (Zientzia eta Teknologia Fakultadea).

• Ikus-entzunezko Komunikazinoa + Kazetaritzea (Gizarte eta Komunikazino Zientzien
Fakultadea).

• Injinerutza Mekanikoa + EAZ. (Gasteizko Injinerutza Eskolea).

• Injinerutza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren
Injinerutzea (Gipuzkoako Injinerutza Eskolea).

• Kazetaritza + Publizidadea eta Hartu-emon Publikoak (Gizarte eta Komunikazino
Zientzien Fakultadea).

• Negozioen Kudeaketea + Lan Hartu-emon eta Giza Baliabideak (Lan Hartu-emonak eta
Gizarte Langintza Fakultadea. Leioa).

Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia (Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea).


Ondokoak dira prestakuntza duala eskainiko daben gradu barriak (oraindino onartu barik):

• Enpresen Kudeaketea eta Marketina (Merkataritza Ganberea).

• Ikus-entzunezko Komunikazinoa (Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea).

• Kazetaritzea (Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea).

• Kimikea (Zientzia eta Teknologia Fakultadea).

• Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa (Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea).

• Publizidadea eta Hartu-emon Publikoak (Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea).

• Soziologia (Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea).


Ondorioak

Nekane Balluerka errektoreak adierazo dauenez, datorren urterako aurkeztutako eskaintza akademikoak oraina + etorkizuna binomioa dauka oinarri. Eskaintza akademikoa zabala da, asmo handikoa, eta etenbarik aldatzen dagoan gizarte baten erronkei erantzutea dau helburu. Oraintxe bertan sortzen diran behar sozial eta ekonomikoei erantzun behar jake, adierazo dau Balluerkak, baita etorkizunean sortuko diranei be. Ez dugu gaurko hezi nahi: gaurko eta biharko hezi nahi dogu, esan dau errektoreak.


Orientazinorako Azokak

Unibersidade Orientazinorako Azokak egingo dira zezeilaren 1ean, Gasteizen; eta zezeilaren 8an, Bilbon. Guztietan, ordutegia 09:00etatik 14:30era izango da. Azoken helburua da UPV/EHUren eskaintza akademikoari buruzko informazino guztia ikasleen eskura jartea, ikasketak aukeratzen laguntzea eta gai garrantzitsu guztiei buruzko informazino zehatza emotea.

Fakultade, eskola eta unibersidadeko zerbitzu guztiek ditue standak eta 55 berbaldi edo informazino saio izango dira. Bestalde, azokearen egunean bertan, kasuan kasuko campuseko unibersidade egoitza bisitetako aukerea izango da.

Gasteizen Farmazia Fakultadean eta Letren Fakultadean izango da azokea. Bilbon eremu bitan egongo da azokea: Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Fakultadearen eraikinean egongo dira Arte eta Giza Zientzien, Gizarte eta Lege Zientzien, Zientzien, Injinerutzearen eta Arkitekturearen arloko ikasketak, baita unibersidadeko zerbitzuen standak be; Bizkaia Aretoan Osasun Zientzien titulazinoak egongo dira. Eraikinak bata bestearengandik urrun dagozanez, goiz osoan dobako autobus zerbitzua egongo da bisitarien eskura, batetik bestera joateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu