Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran egingo dabe

Bizkaie! 2020-01-29 13:05   Euskerea berbagai

Maiatzaren 30ean izango da hitzordua.

UEMAk aurreratu dauenez, Gipuzkoako Segura herriak hartuko dau 2020ko Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 30ean. UEMAren parte diran udalerriak batzeaz gan, ganerako herri euskaldunen topaleku be izaten da eguna. Azken urteotan, ganera, eremu euskaldunen eta arnasguneen berariazko autortzea, babesa eta garapena ardatz bihurtu dira hizkuntza politika aurrerakoietan. Horren erakusgarri izango da Segurako hitzordua.

Herriko eragileak eta UEMA lanean hasiko dira, egitaraua diseinau eta egun osoko jaiak dakarzan ardura guztiak aurreikusteko. Lehenengo batzarra gaur bertan, eguaztena, egingo dabe, Danon Gelan. Segurako alkarte eta euskaltzaleei dei egin deutse batzarrean parte hartu deien. Arrakastearen giltzarria alkarlana dala dino Mankomunidadeak.

Lehen urtero egiten bazan be, orain urte birik behingo hitzordua da Udalerri Euskaldunen Eguna. Urte bikoitietan antolatzen da. Beste urteetan udalerri euskaldunen inguruko jardunaldiak antolatzen ditu UEMAk berak. 2018an izan zan aurreko Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman.

Segurako Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 30ean, urteroko batzar nagusia egiteko aprobetxauko dau UEMAk. Ganera, Mankomunidadean sartzeko eskaria egiten daben herriak onartuko ditue egun horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu