Hilaren 31n hasiko da 2020ko Bardoak

Bizkaie! 2020-01-27 09:50   Bertsolaritzea

Ia ehun parte-hartzaile izango ditu, 13 taldetan.

Zapatuan aurkeztu eben 2020ko edizinoa (argazkia: Nafarroako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala



Nafarroako taldekako bertsolari txapelketea, Bardoak, martxan hasiko da barikuan, urtarrilaren 31n, Etxarri, Txantrea eta Iturmendiko saioetan. Martiaren 28an Lizarran jokatuko dan finalera bitartean, beraz, bertsoek hartuko ditue Nafarroako herri eta auzoak, talde-lana eta umorea oinarri.

2012tik, urte birik behin antolatzen dau Bardoak txapelketea Nafarroako Bertsozale Alkarteak, aurten bosgarrenez. Bertsolaritzea beste modu baten lantzeko aukerea emoten dau, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatzeaz eta plaza barriak probeteaz gan. Bertso eskoletako kideentzat, bat-batean hasi nahi dabenentzat zein txapelketa handietan lekurik ez dabenentzat, aproposa da Bardoak.

2020ko Bardoek barrikuntza batzuk dakarrez. Talde parte-hartzaileen herriez gan, beste sei herri batu dira saioak jasoko dituenen zerrendara, eta bertan jokatuko dira txapelketako sei finalaurrekoak. Hain zuzen be, Anizen, Atarrabian, Goizuetan, Jaunsaratsen, Tafallan eta Tuteran. Modu horretan, bertsoa Nafarroako ahalik eta bazter gehienetara eroateko apustuari eutsi deutso Nafarroako Bertsozale Alkarteak.

Bertsogintzearen ekosistema osoaren alkargune izango da txapelketea, danetara 96 parte-hartzaile batuko ditualako, jatorri, edade eta trebetasun guztietakoak. Kopuru horrek garbi erakusten dau Nafarroako bertsolaritzearen osasun ona, antolatzaileen arabera: Transmisinoan jarritako arreta eta indarraren frutu dira.

Kontuak kontu, barikutik aurrera herririk herri ibiliko dira Bardoak. Lau moltsotan banatu ditue 13 taldeak lehenengo fasean, eta sei onenak finalaurrekoetara pasauko dira. Lizarrako finalean hiru talde egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu