Alex Azkunaga: 'Txikitik handira. Danon ahalegina behar da'
2020-01-27 07:55 BarriketanIkaika Mediako zuzendarikidea.
Dar Dar ELAntartida, planetako parajerik isolatu, bakartu eta bakartienera, Antartidara egindako espedizinoa da. Asmoa Vinson mendiaren tontorra zapaltzea. espedizinokideak bi Unai Llantada 7 tontor, 7 kontinente eta ELAk jotako Pablo Olmos. Posible al da tontorra zapaldu barik Vinsoneko tontorra zapaltzea? Alkartasuna, mendia, lagun izatea zein maitasuna lako kontzeptuak, gauza asko Alex Azkunaga Ikaika Mediako editore, kamerari eta zuzendarikideagaz jorratzeko.
1.- Ikaika Mediaren Dar Dar Elantartida dokumentala oraintsu estreinau dozue Getxon. Zelakoa izan da harrerea?
Dar Dar pozarren dago, oso ona izan zan harrerea. Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolea txiki geratu jakun eta sartu ezinik kanpoan be jente piloa geratu zan. ELAren sintomakaz eta Pablo Olmos be makalik dagoanez, Streaming sistemea erabilita Olmosek berak etxetik eta hurreratu ziran gehientsuenek proiekzinoa eta barriketaldia segiduteko aukerea izan eben. Saio hunkigarria izan zan.
2.- Orain zazpi urte, Kilimanjaron altuerako gatxa, dardarak eta sentiduten hasi zan Pablo Olmos baina ELA gaixoa zan. Nor da Pablo Olmos?
Pablo Olmos, Zallako gizona da, zerrategian urteak egin dituana beharrean baina mendizale amorratua da eta beti ibili da hara eta hona eta lagun handi dauen Unai Llantada be hor ebilen goi mendietan, batez be, 7 tontor, 7 kontinente proiektuan eta kontua da ze, orain zazpi urte Llantada eta Olmos alkarregaz joan zirala Kilimanjarora eta han egozala, tontorretik bueltan hasi zan Olmos gorputzean dardarak sentiduten, indar falteagaz eta baragarri. Altuerearen kontua ete zan pentsau eben lehenengo baina ELA gaixotasunaren lehenengo sintomak ziran.
3.- Hamar urtean mendirik mendi ibili ostean, Unai Llantadari 7 tontor, 7 kontinente proiektua amaitzeko Vinson falta jakon eta igaz zapaldu eban mendiaren tontorra Pablo Olmosen laguntzinoagaz. Kilimanjaro, 5.895 m (Áfrika), Aconcagua, 6.962 m (Hego Amerika), Denali, 6.195 (Ipar Amerika), Elbrus, 5.642 m, (Europa), Everest, 8.850 m (Asia) Carstenz Piramidea, 4.884 metros (Ozeanía) eta Vinson, 4.897 m (Antártida) ziran mendiak. Vinson mendian gora Unai Llantadak egindako bidea Olmosek Facebook sarea erabiliz, bideo bidez argitu eta sano esperientzia ederra izan zan...
Oso ederra. Pablo Olmosi be eskaini jakon Vinson mendira Unai Llantadagaz joatea, parte-hartzaile aktiboa izatea baina aurrerago pentsau zan egokiagoa izango zala Olmosek bertotik egitea lana sare sozialak eta erabilita. ELA gaixotasunari aurre egiteko ikerketea nahitaezkoa dala nabarmendu gura izan genduan eta komunikabideetan erantzun ona izan eban.
4. Dar Dar Elantartida ikusentzunezkoak bira polita egin dau eta sariak be irabazi ditu, berbarako, Enkarzineko saria...
Espedizinoaren kontu guztiak erakusteaz gan, dokumentalaren idea zan Dar Dar proiektuaren nondik norako guztiak ikusentzunezkoan txertatzea, herritarrei ELA ezagutzera emotea. Oso hunkigarria izan da, jenteak ikusi dauelako Olmos be parte-hartzaile digitala dala. Ordu erdiko dokumentala da, herririk herri zabaldu ahal izateko.
Sariei jagokenez, pozik hartzen dozuz, gizartean be eragiten dozu eta ELA lako gaixotasunaren gaia zabaltzen dozulako.
5.- Vinson mendiaren bueltan ekin eutson Llantadak ELAren ikusgarritasuna sustatzearen aldeko lanari eta Francisco Luzon Fundazinoari egindako dohaintzeak upealako estrapalea eragin dau. Danak bat eginda lan egitea da mesedegarriena?
Duda barik. Aitatu dozun Luzon Fundazinoa da Espainiako indartsunetakoa ikertzen eta dirua lortzen eta guk egin geuntsen ekarpena txikia, sinbolikoa izan arren baliotsua izan zan. Geu be filosofia horretakoak gara, txikitik handira. Danon ahalegina behar da baina erakundeen aldetik be babesa beharko geunke ikerketa prozesuak sano karuak diralako.
6.- Dar Dar espedizinoa alkarte bihurtu da baina zeintzuk dira helburuak?
Berez etorri da alkarte bihurtzearena. Gizarteak ELA gaixotasuna ezagutu, enpatia lortu eta aurrera egiteko gogoa izan dira osogai inportanteenak. Baina nabarmendu gura neuke Pablo Olmos izan dala motorra, gu danok berotu gaituana; sano pozik gagoz Dar Dar Elantartida dokumentalak izandako indarragaz. Pablo Olmosek bideoak egiten zein kronikak idazten egindako lana txalotzekoa da, izan be, ELA ezagutzera emotea be gura ez dala etorri da eta pozarren gagoz. Hor jaubetu gara beharrean segidu behar dogula eta Pablo Olmos bera be Ama Dablamen abenturan geugaz dabil beharrean; audio batzuk grabau eta irudiak be hartu deutsaguz baina goizegi da zehaztasunetarako.
7.- Getxoko Dale CandELA eta alkarteko Jaime Lafita be buru-belarri sartu dira Dar Dar Ama Dablam proiektuan eta prest dagoz Pablo Olmosegaz batera Ama Dablameko espedizinoan parte hartzeko. Zein izango da bien zeregina?
Jaime Lafita Luzonen bidez ezagutu genduan eta Dale CandELA prest dago Ama Dablamen proiektuan sartzeko. Jaime bertara joateko amesagaz dabil baina jente gehiago beharko geunke, Itziar Pérez emakume gasteiztarra be prest dago, erruberadun jesarlekua darabil baina Olmosena lako zeregina egiteko konforme dago. Unai Llantada eta Fernando Nogales be espedizinoan izango dira baina denpora asko falta da oraindino eta Pablo Olmos be prest dagoan arren, ikusi beharko da gaixotasunaren eboluzinoa zelakoa dan.
8.- Aurten, urrian hasiko da munduko mendirik ederrenetakoa dan Ama Dablamera espedizinoa...
Ederra da eta ia zazpimila metroko mendia izan arren, zailtasun teknikoak be baditu. Carlos Soria mendizale beteranoari entzun neutsan oraintsu Ama Dablamera joan zala pentsaurik di-da egiteko mendia izango zalakoan baina han konturatu zala tontorrera heltzeko bidea oso gogorra dala, tarte oso bertikalak ditualako, hatxean eskaletako tarteak, soka finkoak...
Kontuak kontu, dokumentalaren grabazinoa geure ardurea izango da, Raul eta bion artekoa.
9.- Edozeinek izena emon leiken trekkina atondu dozue Nepalen, Everesteko Beheko Kanpalekura artekoa, hain zuzen be...
Bai, hori da asmoa. Unai Llantada dabil dana zehazten. Zemendiaren 16tik abenduaren 1era izango dala aurreratuko deutsut baina bildurtxuagaz gabiz, zenbat lagunek emongo daben izena ez dakigulako eta jenteak ze maila fisikoa eta teknikoa izango dauen be ez dakigulako. Lau mila metrotik gora altuerako gatxa izan leike edozeinek eta hori muga inportantea da. Edozelan be, izena emon eta maila fisikoan eta teknikoan jentea zelan dabilen ikusi arte ez dago besterik zehazterik, prezioa, ibilbidea ez bestelako konturik. Getxoko Dale CandELA alkarteko asko ei dagoz Jaime Lafitagaz joan guran eta beste herri baztuetatik be jaso doguz deiak baina besterik ezin dogu aurreratu.
9.- Ikaika Media etxeak egingo dau Everestera trekinaren gorabehera guztiak jasoko dituan dokumentala?
Bai. Alde teknikoan, dokumentalaren grabazinoa Ikaika Media etxeak egingo dau eta, ezustekorik ezean, kamerari lanaren zati bat, Everesteko Beheko Kanpalekura (5.364 m) artekoa neuk egitea da asmoa; hortik gora 2. Kanpalekura arte Raul San Roman, Unai Llantada eta Fernando Nogales alkarregaz joatea da asmoa. Azken zatia, barriz, eskarmentu handiko Unai Llantadak egingo dau, 7 tontor, 7 kontinente proiektuko kamerari lanak be egin zitualako.
Kontuak kontu, trekina amaituta Island Peak (6.189 m) mendira joango dira Unai Llantada eta Fernando Nogales.
10.- Dar Dar Ama Dablam espedizinoak baditu zenbait produktu salgai...
Bai. Zallako DemoBIKE dabil horretan eta kamisetak, izerdia botateko jerseak, guardasolak, katiluak, eskumuturrekoak eta bestelakoak dagoz salgai. Gogoan izan, batuko dan dirua ELAren ikerketarako erabiliko dala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!