'Eskolatik Plazara' bertsolari gazteentzako plazea martxan

Bizkaie! 2020-01-24 08:02   Bertsolaritzea

18 urte arteko bertso eskoletako gazteei zuzendutako proiektua da Eskolatik plazara.

Urko Iurrebaso, Maider Altuna eta Amaiur Atxa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsolari gazteek ikastetxeetako aretoak izango ditue plaza, eta 5. eta 6. mailetako bertsolaritza ikasleak lekuko.

18 urte arteko bertso eskoletako gazteei zuzendutako proiektua da Eskolatik plazara. Ekimen honen helburu nagusiak gazteei lehia testuingurutik kanpo kantetako aukerea eskaini, euren arteko hartu-emonak sendotu eta konfiantza giroa lantzea dira.

Aurten 10. urtez egingo da ekimena, eta 12 gazte inguru ibiliko dira, eguazten arratsaldetan, Bizkaiko ikastetxeetan kantuan.

Entzuleak, bestalde, 11-12 urteko gaztetxuak izango dira, hau da, ikastetxeetan bertsolaritzea lantzen dabizen gaztetxuak; honeek izango dira bertso saiorako gaiak landuko dituenak.

Proiektu honek helburu bikotxa dau, beraz, batetik bertsolari gazteei plazak emotea, eta bestetik, bertsolaritzea eta bertso saioak ikasleei hurreratzea.

Saio bereziak izaten dira, bertsolari eta entzule gazteen neurrira diseinautakoak eta horretarako, gidari beharretan, aurten be, Idoia Anzorandia Kareaga eta Ander Elortegi Garatea dabiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu