Gazteak euskerara erakarteko unidade didaktikoak aurkeztu ditu Asmoz Fundazinoak
2020-01-21 09:20 Euskerea berbagaiKike Amonarrizek diseinautako hiru unidade dira.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoak tresna barria aurkeztu dau, gazteak euskerara hurreratu daitezan modu dibertigarri eta didaktiko baten. Interneten jarri ditue Hizkuntzarekin jolastuz unidade didaktikoak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako pentsautakoak. Halandabe, beste edade batzuetako neska-mutilentzat be balio leikela dino Kike Amonarriz egileak.
Gazteen artean ezagunak diran personak agertzen dira unidade didaktikoetako jardueretan. Unidade bakotxaren hasieran, Antton Telleria telebistako eta irratiko aurkezleak emoten ditu azalpen nagusiak. Ganera, jarduerak egiteko laguntzinoa eta aholkuak emoten ditue Iker Galartzak, Zuriñe Hidalgok, Julen Telleriak, Idoia Torregaraik eta abarrek.
Hiru unidade didaktiko dakarz Hizkuntzarekin jolastuz proiektuak, eta bakotxean helburu nagusi bat izango dabe gazteek. Lehenengoan, mahai-joko bat sortzea izango da erronkea, hizkuntzeagaz lotutako jolasak eta hieroglifikoak gaindituta lortu beharreko helburua.
Bigarren unidadean, sare sozialetan argitaratzeko piezak sortu beharko ditue. Berbakaz olgetea eta istorio umoretsuak pentsetea izango da gazteen zeregina. Azkenik, hirugarren unidadean, umorezko jaialdia antolatu beharko dabe gazteek, Txistealdia izenekoa. Txisteak, kontakizun barregarriak, esketxak eta abar landuko ditue.
Azken baten, euskereak dituan baliabide adierazkorrak ezagutu eta lantzeko ariketa aproposak dira unidade didaktikoetakoak. Hizkuntzearen aberastasuna modu praktikoan ikasteko bidea da Hizkuntzarekin jolastuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!