2020/02/13 20:00

Bilboko Club Deportivon (Rekalde Zumarkalea, 28) | Berbaldiak

'Teologia feministeak Erlijinoari egindako ekarpena eta erronkak'. Hizlaria: Carmen Bernabé

20:00

Deustuko Unibersidadean Bibliako Teologian doktorea (1991) eta Euskal Herriko Unibersidadean Gizarte Langintzan diplomaduna. Espezializazio ikasketak egin zituan Jerusalemen (1988-90) eta AEBetan (1994) Bruce Malinagaz. 1990etik Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeko Eskritura Santuko Saileko irakasle titularra da. Gaur egun, ABE Espainiako Biblia Alkarteko zuzendaria da (2016-). Alkarte bereko zuzendariordea izan zan (2010-16). Era berean, Aletheia (EVD) bildumeren zuzendaria da, eta 2010etik aurrera Estudios biblicos aldizkariaren erredakzino Kontseiluko kide da.

Espainiako Teologoen alkarteko (ATE) presidentea izan da 2010-16 artean, eta alkarte horretako sortzaileetako bat da (1992). Aurretik Zuzendaritza Batzordeko kide izan zan (1992-97) eta presidente (1996). Era berean, Cuadernos Teología Deusto (1995-2009) alkartearen erredakzio kontseiluko kide izan zan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu