Daniel Innerarity eta Ana Urkiza aurrez aurre
2020-01-20 07:55 KultureaLiteratura, filosofía y aforismos, hilaren 21ean, 19:30ean izango da Bilbon.
Bilboko Udalaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literatureagaz programearen beste edizino bat inaugurauko dau datorren martitzenean, urtarrilaren 21ean.
Literatura, filosofía y aforismos izenburuko topaketea Elena Sierra kazetariak gidatuko dau, eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sartzea doban da, leku guztiak bete arte.
Hitzordu honek literaturearen eta filosofiaren arteko loturea aztertuko dau: Alde batetik, eguneroko filosofiari begituko deutso, egunero egiten ditugun gauzei aplikautako filosofiari, eta aforismoa une honetan harrera ona izan leiken pilula lez ulertzeari, eta bestetik, literatuerak, entretenimendu hutsa izateaz gan, gogoetara be bultzatzen gaituan hausnarketarako ariketa lez beteten dauen lekuari. Oraingo honetan, Elena Sierra kazetaria izango da moderatzailea.
Daniel Innerarity (Bilbo)
Filosofian doktoreak Alemanian zabaldu zituan ikasketak, Alexander von Humboldt Fundazinoko bekadun, baita Suitzan eta Italian be. Filosofia politikoan eta sozialean katedradun, Euskal Herriko Unibersidadeko Ikerbasqueko ikerlari eta Gobernantza Demokratikorako Institutuaren zuzendaria da. Denpora partzialeko irakaslea da Florentziako Unibersidade Institutu Europarrean. Idatzi dituan liburuen artean ondokoak nabarmendu daitekez: Un mundo de todos y de nadie; La democracia del conocimiento, 2012ko Euskadi Saiakera Saria; El nuevo espacio público; La sociedad invisible, 2004ko Espasa Saiakera Saria; La transformación de la política, Miguel de Unamuno III. Saiakera Saria eta 2003ko Literatura Sari Nazionala Saiakera modalidadean; Ética de la hospitalidad, 2011ko Filosofia Elkarte Alpinoaren Saria frantsesez idatzitako filosofia liburu onenari; La política en tiempos de indignación (2015); La Democracia en Europa (2017) eta Política para perplejos (2019), 2019ko Euskadi Saiakera Saria.
Ana Urkiza (Ondarroa)
Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunidadean espezializautakoa da. 2000an bere lehenengo liburua argitaratu eban, Desira izoztua (Elkarlanean), eta ordutik asko landu ditu poesia, narraziogintzea, ume eta gazte literaturea, literatur kritikea eta kazetaritzea. Bizkaitarraren poesia lan nagusiak Gela ilunetik (Hiria, 2000), Bazterreko ahotsa (Elkar, 2002) eta Nire hiriko poemak (Pamiela, 2006) dira. Horrezaz gan, ume eta gazte literaturako lan asko argitaratu ditu, Nik betaurrekoak ditut, eta zer? (Elkar, 2001), Ondarruko piratak (Ibaizabal, 2003), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (Elkar, 2006), edo Tita tirita (Ibaizabal, 2008). Literaturan egin dauen lan ugariaren barruan aforismoak be badagoz, besteak beste, irakurleakana zuzendu eta gogoeta egin daigun idatzitako Atzorako geratzen dena.
Eztabaidak literatureagaz
2007ko urtarrilean egitaraua martxan jarri ebenetik, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturearen esparru osoko 325 egile inguruk hartu dabe parte eta 10.000 persona baino gehiago hurreratuu dira barriketaldietara. Egitarauaren helburua literatureagaz bat egiteko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitekturea, musikea, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean oinarrituz, genero horretan sakonduz, topaketa bakotxera gonbidautako personekin jentaurreko barriketaldiak eginez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!