Euskadiko Ikasleen Orkestrearen sarrera probetan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2020-01-17 07:55   Musikea

EIO-k apirilaren 17tik 19ra eskainiko ditu kontzertuak Getxon, Gasteizen eta Donostian.

EIO Nottingham, 2019 apirilean. | Ikusi handiago | Argazki originala

EIO, Euskadiko Ikasleen Orkestreak zabalik dauka ikasturte honetan bertako kide izan nahi daben musika-ikasleentzat sarrera-probetarako izena emoteko epea. Urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik, Musika Eskola zein Konserbatorioetako 9 eta 19 urte bitarteko ikasleei zuzendurik.

Zezeilean egingo dira 2019-2020 ikasturtean EIO osotzeko sarrera probak Gasteiz, Donostia zein Bilboko Musika Konserbatorioetan; proba horreen egutegi zehatza ondokoa da:

Ikasturte honetako kontzertu-egutegia nahiz programea, proiektuak dituen bi orkestrentzat: EIO (15 urtetik 19ra bitarteko ikaslez osotua), eta EIO Txikia (9tik 14 bitartekoentzat).

- EIO (15 - 19 urte). Sarrera probak: audizino egunak: zezeilaren 14an, Perkusinoa arratsaldez Donostiako konserbatorioan; zezeilaren 15ean, Haize egurra goizez Vitoria-Gasteizeko konserbatorioan eta Haize metala arratsaldez Vitoria-Gasteizeko konserbatorioan; zezeilaren 16an, Sokea Bilboko konserbatorioan.

Egonaldia eta entseguak Apirilaren 12tik 19ra, Bilboko M. Unamuno Ikastetxe Nagusian;
kontzertuak apirilak 17an, Getxon; apirilak 18an, Gasteizen; eta apirilaren 19an, Donostian.

- EIO Txikia (9 - 14 urte). Sarrera probak: audizino egunak:

Zezeilaren 28an, perkusinoa (18:30etik 21:00etara), Gasteizeko Konserbatorioan.

Zezeilaren 29an, sokea Donostiako Konserbatorioan.

Martiaren 1ean, metalak goizean eta egurra arratsaldean Bilboko konserbatorioan.

Egonaldia eta entseguak, bagilaren 21etik 28ra, Lurraska aterpetxean (Ajangiz).

Kontzertuak bagilaren 26an, Getxon; 27an, Gasteizen; eta 28an, Donostian izango dira.


EIO, Euskadiko Ikasleen Orkestrea

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen dauen hezkuntza-proiektu musikala da. Hainbat espezialidadetan musika ikasketakegiten dabizen ikasleen topagune bihurtzen da EIO, alkarregaz orkestra bat osotuz.

Etorkizuneko euskal musikarien trebakuntza musikalean bidelagun izan nahi dauen ekimen honek, musikea jentaurrean eta orkestra bateko kide le jo deien plazea eskaintzen deutse ikasle gazteei. EIOren helburu nagusia musikea konserbatorioetako eta eskoletako ikasleei heziketa sinfonikoa eta orkestra-heziketea eskaintzea da. Alde batetik, ikasleen motibazinoa piztu nahi dau EIOk, musika ikasketetan jarraitu deien; eta bestetik, konserbatorioetan ikasleek landu ezin izango leukien errepertorio sinfoniko zabala joteko aukerea emon.

Euskadiko musika irakaskuntza zentroetan ikasten dabizen neska-mutilek osotzen dabe eta edadearen arabera, proiektuak orkestra bi ditu.

EIOk urtero-urtero antolatzen ditu Musika Eskola eta Konserbatorioetako ikasleentzat sarbide-probak, orkestra biek osotuko dituen musikariak hautatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu