2020/01/26 .

Gautegiz Arteagan. | Jaiak

San Polikarpo Eguna

.

Hilaren 25ean, zapatuan, Montorre Eskolako Gurasoen Alkarteak atondutako familia krosa egingo da, 11:00etan, parkean, eta hainbat lasterketa jokatuko dira kategorien arabera. Danek izango dabe saria. Familia krosean izena emoteko azken eguna urtarrilaren 21ean, martitzenean da.

San Polikarpo egunaren ospakizuna, domekan, hilaren 26an, Meza Santuagaz hasiko da Santa Maria Eleizan. Ondoren, Artie Jantza Taldeko jantzakaz gozetako modua egongo da eta ondoren hamaiketako herrikoia eskainiko dabe arkupean. Ondoren, kalejirea egingo da, EinGOren musikeak animauta. Gautegiz Arteagako hainbat herritar dira talde herrikoi honen partaide. Arratsaldean, 17:00etan, Kantu Kolore taldearen ekitaldia izango da udal frontoian. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu