Mintzapraktikan parte hartzeko bigarren izena emoteko epea zabalik
2020-01-16 08:31 Euskerea berbagaiEkimenean parte hartzeko azken eguna zezeilaren 28a izango da.
Ikasturte honetan, bigarrenez, euskaltzaleei TÚtik GUra. Ondo etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen deutsegu euskeraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean ibilteko, izan be, gaur hasi eta zezeilaren amaiera bitartean egongo da zabalik Mintzalagun egitasmoetan izena emoteko aukerea.
Irailean ikasturtea hasi eta Mintzalagun talde barriak sortu ziran: Bidelariak eta Bidelagunak astero hartu-emonetandagoz dagoz, alkarregaz esperientzia aberasgarriak biziteko gogoz. Komunidadea sendotzeko bigarren izen-emote deialdia abiatu da orain, etenbarik ehuntzen doan sarearen parte izateko aukerea ederra. Mintzalagunak ditu izen emote honek protagonista, eurak diralako Mintzalagunen Mundua.
Bestetik, izena emotearen barruan, Postalaren olgetea be martxan dago zezeilaren amaierara arte. Mintzalagunek, emon jaken postala inguruko persona bati bialdu eta hau Mintzalagun izatera gonbidatuz landetxe batean asteburu pasa baten zozketan sartuko dira; postala bialdu dauen Mintzalaguna eta postala jaso dauen personea.
Zozketan parte hartzeko, bialdutako eta jasotako postalagaz erretratua egin eta mintzalaguna@topagunea.eus helbidera mezu bat bialdu behar da. Zozketea zezeilaren 29an egingo da, Mintzalagunek egingo daben Mintzatxotx Sagardaotegira urteeran. Ekimen honetan parte hartzeko azken eguna zezeilaren 28a izango da.
Euskeraz bizi nahi dabelako, bildurrei aurre egin nahi ddeutselako, ahaztutakoak barriro gogorarazoteko, euskera mailea hobetzeko edota euskeraz gozetako emoten dabe izena. Izena emon, erronka barriari heldu eta komunidadearen parte sentiduten dira; hartu-emon sarea sendoa eta iraunkorra da. Gaur egun 22 herrialdetan 7.000 lagun baino gehiagok hartzen dabe parte Mintzapraktika egitasmotan, baita Mintzalagun
egitasmoetan be, eta euskaltzale guztiak mintzalagunon mundura ondo etorriak dira.
Nondik norakoak
Mintzalaguna euskeraz berba egiten daben personak euskeraz egin nahi daben personakaz euskeraz berba egiteko alkartzen dituan programea da. Parte-hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta euren aisialdian batuko dira paseoan, kafetegian, parkean... euskeraz egiteko, euskeraz biziteko. Modu bi dagoz parte hartzeko: euskerea erabiliz (bidelaguna); Berbalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, 16 urtetik gorakoa izatea, euskeraz komuniketako kapaz izatea eta astean ordubetez batzeako prest egotea dira.
Mintzapraktika egitasmoetan izena emoteko aukerea eskualdeko euskera alkartean, euskaltegian, Udalean edo gunean dozu eskura.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!