Euskerea indarbarritzen jarraitzeko bideak, Hermes-en azken zenbakian
2020-01-10 13:20 KultureaAzken zenbaki honek David Martín Angulo artistearen ekarria be badakar.
Gero eta jente gehiagok uste dau XX. mendean hartutako erispideak garai barrietara egokitu behar dirala eta euskerea etorkizuneko preminakaz bat etorriz sustatu behar dala, jakintza edo ezagutzatik erabilerarako saltoa emonda.
Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren azken zenbakian (63.ean), Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta euskal kulturearen arloko ordezkari esanguratsuek, besteak beste, EAEko hizkuntza-politiken arduradun, soziolinguista eta bestek, euskerea hainbat ikuspegitatik bizibarritzeko jorratu behar ditugun bideak aztertu ditue. Hori guztia dogu Euskaltzaindiagaz alkarlanean joan dan garagarrilean antolatutako mintegiaren emoitzea. Esangura horretan, Bingen Zupiriak hizkuntzearen aldeko politiken gizarte-babesari eutsi, ha jagon eta bultzatzeko aldarria egin dau, eta horreek lehentasunezkotzat eta ezinbestekotzat jo ditu. Halan da be, kejau egin da oraindino be euskerearen inguruko eztabaideak interesik ez dauelako pizten erabilera normalizatuagaz lotutako esparrutik kanpo.
Sailburuaz gan, ondokoek parte hartu dabe zenbaki honetan: Erramun Osa, Euskaltzaindiko idazkariordea; Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria; Joseba Lozano, Herri Administrazinoetan Hizkuntzea Normalizetako zuzendaria; Koldo Tellitu Ikastolen Federazinoko burua; Josu Waliño, PuntuEus Fundazinoaren presidentea, Jon Zarate, EHUko Euskera eta Etenbako Prestakuntzako errektoreordea, Itziar Nogeras, kulturgilea; Mertxe Mugika, AEK-ko koordinatzaile nagusi ohia; eta J. Iñaki Etxezarreta, Arizmendi ikastolako zuzendaria.
Francesc-Marc Alvaro kazetari, idazle eta Bartzelonako Ramon Llull Unibersidadeko Komunikazino eta Nazinoarteko Harremanetarako Fakultadeko Kazetaritza irakasleari egindako alkarrizketea be badakar azken zenbakiak: Kataluniako gaurkotasun politikoa, Kataluniako mobimentu independentistea eta procés deiturikoa aztertu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!