2020/01/15 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | Berbaldiak

'Neandertales y Cro-mañones: dos humanidades, dos destinos'. Hizlaria: Asier Gómez Olivencia

19:00

Asier Gómez Olivencia Giza Paleontologian doktorea da, garezur ondoko eskeletoen analisian aditua, eta Cambridgeko Unibersidadean eta Frantziako Historia Naturaleko Museo Nazionalean egin ditu ikerketa lanak. Ramon y Cajal ikertzailea da, eta 2014an EHU/UPVko Estratigrafia eta Paleontologia Sailean sartu zan Ikerbasque ikertzaile legez. Nazinoarteko ikerketa-taldeetan parte hartu dau, bai ikertzaile, bai talde zuzendari. Zuzendutako ikerketen artean aitatzekoak dira Iberiar Peninsulan Pleistozenoan edur-oreinen presentzia ikertzeko egindakoa edo Kebarako aztarnategiko (Israel) hondakin fosilakaz neandertal baten toraxa 3Dn berreregi izana.

Sartzea doban da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotea, liburutegian bertan, hilaren 10etik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu