Boiseko Ikastolea irakasle bila dabil, 2020-21erako

Bizkaie! 2020-01-10 08:48   Euskaldunak munduan

Ama hizkuntzea ingelesa daben 3 eta 5 urteko umeen gelarako da lanpostua.

Estadu Batuetako Boiseko Ikastoleak deia zabaldu dau, lanpostu bat bete behar dauelako. Irakasle izateko hautagaien bila dabil, Euskal Kultura atariak egunotan jakitera emon dauenez. Haurtzaindegian behar egiteko da postua, ingelesa ama hizkuntza daben 3 eta 5 urte bitarteko umeakaz. Hortaz, euskeraz ez eze, ingelesez be ondo jakin behar dabe hautagaiek.

Bizkor ibili behar dira interesa dabenek, hautagaitza aurkezteko epea urtarrilaren 15ean amaituko dalako, hau da, datorren asteko eguaztenean. Urtebeteko lana izango da gitxienez, hurrengo ikasturte osoa hain zuzen: 2020ko abuztutik 2021eko abuztura bitartean.

Boiseko Ikastoleak zehaztu dauenez, euskeraz eta ingelesez jakitea da eskakizun nagusietako bat, baita hezkuntza arloko unibersidade-titulua eta umeen irakaskuntzan horretan urte bi edo gehiagoko esperientzia izatea be. Eskola curriculumak garatzen eskarmentudunak izan behar dabe hautagaiek.

Bialdu beharreko dokumentuen artean dagoz norberaren curriculuma, aurkezpen gutuna, gomendio gutuna eta unibersidadeko kalifikazinoen kopia. Agiri guztiak ingelesez egon behar dira. Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu