Kepa Junkerari omenaldia egingo deutsie Bartzelonan
2020-01-09 13:12 MusikeaGorazarre kontzertua urtarrilaren 10ean izango da.
SGAE Fundazinoak Bartzelonako Gracia auzoko Centre Artesà Tradicionàrius (CAT) dalakoan aurkeztutako 33. Tradicionàrius Nazinoarteko Folk Jaialdian parte hartzen dau, 2020ko urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra egingo dana.
Urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra, Tradicionàrius 2020k 49 talde zein artista eta 70 jarduera baino gehiago programau ditu eta bide batez, 14 lan diskografiko eta 11 ikuskizun aurkeztuko dira, hori guztia, SGAE Fundazinoaren laguntzinoagaz.
Tradicionàrius-en edizino hau Kepa Junkera euskal bazkide eta egileari egindako autorpen legez aurkeztu da, konpositore, musikari eta jaialdiko kide handia, hain zuzen be, ezin izango dana bertan egon, baina bai bilbotarraren musikea.
Tradicionàrius ekimenaren lehen kontzertua Kepa Aurrera lemapeko musikaldia izango da, hau da, zati bitan banatutako kontzertua, musikagile eta interprete bizkaitarra berreskuratzeko begirada argiagaz. Urtarrilaren 10ean izango da, 22:00etan, konde-uriko Plaça de la Vila i CAT gunean. Sarrerak agortuta dagoz.
Kontzertuaren lehen zatiak Junkeragaz Katalunian ibilitako musikariak izango ditu buru: Josep-Maria Ribelles, Ballaveu, TXEK, El Pont d 'Arcalís, Guillem Ballaz & Marta Rius eta Guillem Anguera. Bigarren zatian, Gaizka Project nazinoarteko taldeak bere ikuskizuna aurkeztuko dau, Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako musika tradizionalen proposamena, ikuspegi garaikide batetik landua. Ialma galiziarra, Iñaki Plaza euskal egilea be eta Manu Sabate zein Ciscu Cardona katalanak dira proiektuaren protagonistak.
Tradicionàrius 2020k folk musikea nabarmentzen dau, herrialdeko aldaketei edegitako sorkuntza-espazio legez. Programazinoak momentuko barrikuntzak eta kultura eta gizarte-jokera barriak batzen ditu, baita diziplina anitzeko proposamenak be. Lehiaketeak, halan da bee, musika tradizionalaren sorkuntzearen eta interpretazinoaren esparruan musikarien lanari ikusgarritasuna emoteko sorrerako helburuari leial jarraitzen deutso.
Kepa Junkera eriondo da 2018ko abenduan Belgikan izandako iktusaren ostean. 54 urteko musikari bilbotarrak hogei bat disko argitaratu ditu eta lau hamarkada inguru daroaz trikitixearen sonoridadeak fusinorako tresna legez dituen aukerak ikertzen eta sakontzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!