2019an, 303.781 erabiltzaile irabazi ditu Euskaltzaindiaren webguneak

Bizkaie! 2020-01-03 13:19   Euskerea berbagai

Plazaberri blogak be gora egin dau nabarmen.

Mendeurrenaren barruan, webgunea barriztau eta indartu dau Eukaltzaindiak eta Arantzazuko biltzarrean aurkeztu eban tresna barria, hain zuzen, 2018ko urrian. Ordutik hona, erabiltzaileen kopuruak gora eta gora egin dau. Horretara, 2018an, 496.423 erabiltzaile izan zituan Euskaltzaindiaren webguneak, eta 2019an, ostera, 800.204 izan dira (% 61,19ko igoerea).

Danetara, 1.576.393 saio zabaldu dira 2019an (2018an, miloe bat saio edegi ziran), eta konsultautako orrien kopurua % 42,12 igon da (2018an, 4.547.062; 2019an, barriz, 6.463.164).

Aurreko urteakaz konparauta, gehien konsultautako atalak ez dira aldatu: Euskal Onomastikearen Datutegia (EODA), Orotariko Euskal Hiztegia (OEH), Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH), eta Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) izan dira bisitatuenak.

Plazaberri blogak be igoera nabarmena izan dau 2019an, eta ondokoak izan dira albisterik irakurrienak: Euskaltzaindiak genero-markarik bako izenak erantsi ditu persona-izendegian (1.279 ikustaldi); Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa: euskerearen historia ezagutzeko lan-tresna txiki baina garrantzitsua aurkeztu dau Euskaltzaindiak (679 ikustaldi); Ahozko komunikazinoa berbagai Gasteizko biltzarrean (352 ikustaldi).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu