Kupela taldeak agur
2020-01-02 13:03 MusikeaHamairu urteko ibilbidearen ondoren, azken kontzertua eskaini dabe Aian, Aristerrazun.
Urteak egin ditue plazarik plaza baina dagoeneko agur esan deutso Kupela taldeak bere ibilbideari. Oraintsu, abenduaren 29an, azken kontzertua eskaini eben Aian, eta dozenaka lagun izan ziran arratsaldeko 18:30ean hasi eta 22:00ak aldean amaitu zan erromeriaz disfrutetan.
Kontzertua sano berezia izan zan, Anjel Larrañaga abeslari eta panderojoleak saioaren amaieran hiru bertso kantau zitualako; entzuleak, jantzariak eta urte honeetan guztietan alboan izandako taldekideak zoriondu eta eskertu zituan Larrañagak.
Xabier Alberdi ‘Zabale’ soinujolea, Anjel Larrañaga abeslari eta panderojolea eta Juan Ezenarro ‘Berastegi’ izan dira Kupela taldeko hirukotea sorreratik, eta aurrerago Jexux Epeldek hartu eban bateria joteko ardurea. Bost disko plazaratu ditu taldeak: Gau Giro (Elkar, 2006); Pagotxa (Elkar, 2008); Arriskua Maite (Elkar, 2010); Gailurrak ikutuz (Elkar, 2012); eta Eutsi Goiari (Elkar, 2014).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!