‘Jardun’, ‘dirulaguntza’ eta ‘hazi’, 2019an gehien konsultau diran berbak
2019-12-31 11:44 Euskerea berbagaiKonsultatuenen artean dagoz, besteak beste, anitz, esker, antzeman, egun, bat, parte, esku eta sorgin be.
Hona hemen 2019an Euskaltzaindiaren Hiztegian gehien konsultautako hamar berbak: Jardun (900 bilaketa); dirulaguntza (808); hazi (666); jarraitu (595); etxe (579); aire (518); lagundu (512); algara (470); gero (446); ezagutu (445).
Horreekaz batera, konsultatuenen artean dagoz bestelako berba honeek: anitz, esker, antzeman, egun, bat, parte, esku, sorgin, betiere, buru, gustu, hitz, atxiki, pauso, batez besteko, bizi, begiratu, erdi, ez, jolastu, saihestu, lehenbailehen, lantalde, garrantzi, amankomun, bai, arreta...
Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemoilea da, 1991n hasi eta 2015ean egindako Hiztegi Batua oinarri dauena, eta adieraz, adibidez, azpisarreraz eta sarrera barriz horniduten dauena (guztira, 39.188 sarrera, 7.388 azpisarrera eta 64.210 adiera ditu).
Tradizinoan eta egungo corpusetan oinarriturik, berba bakotxari jagokozan adibide argigarriak eskaintzen deutsoz erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko erabilitako datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diran Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskerearen corpus estadistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean joteko bidea be emoten deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!