Darabilbo, urtarrilean barriro martxan

Bizkaie! 2019-12-31 08:01   Euskerea berbagai

Euskerazko aisialdia bultzatzea da helburua.

Darabilbo Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak martxan jarritako proiektua da, euskerea aisialdian sustatzeko, euskerea ikasten dabizen edo hizkuntza-mailea hobetu eta euskeraz bizi nahi daben personentzat.

Urtarrileko dobako programazinoaren barruan egongo dira tailer gastronomikoak eta gozogintzakoak, garagardaoa, txakolina, ardaoa, eta janari beganoa probetako saioak, bisita gidatuak Bilboko Arte Eder Museoan, gosari-barriketaldia eta euskal jantzen makinataxu bat saio.

Jarduerotan parte hartzeko, Darabilbo webgunean emon behar da izena eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Ekimenaren helburua euskerea sustatzea eta euskerearen erabilerea normalizetea da, berba egiten daben eta euskeraz bizi nahi daben personen artean.

Ondokoak dira urtarrilean eskainiko diran jarduera eta tailerrak, besteak beste, bisita gidatuak Bilboko Arte Eder Museoan, euskal jantzen saioak, gozogintzako eta gastronomiako tailerrak, garagardaoa, txakolina, ardaoa, eta janari beganoak probetea zein gosari-barriketaldia.

Erabili Euskerea Bilbon lelopean, Darabilbo programako jarduerak taldeetan egiten dira urteko hile guztietan (garagarrila eta abuztua kenduta) eta uriko barruti guztietan. Aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dabenek Whatsapp mezu bat bialdu leikie zenbaki honetara: 607530132.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu