Carmelo Bernaolaren gaineko liburuan musika abangoardiaren funtsezko figurea aldarrikatzen da
2019-12-27 12:51 KultureaBernaolari buruzko lanaren bereizgarria da egilearen ibilbide osoa hartzen dauela.
UPV/EHUk, Musikenegaz eta Eresbilegaz lankidetzan, El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002). Una trayectoria en la vanguardia musical española argitaratu dau, Euskadiko konpositore garaikide garrantzitsuenetako baten bizitea eta obrea aztertzen dituan liburua. Musikeari buruzko ikerketa gitxi egoan unibersidade arloan Euskadin, eta, horregaitik, aukera ona begitandu jakun argitalpena egitea, hutsune horreek beteten joateko. Gainera, Bernaolari buruzko lanaren bereizgarria da egilearen ibilbide osoa hartzen dauela, ez beste liburu batzuetan jorratutako alderdi solteak. Doktorego tesi baten ondoriozko lana da, hau da, unibersidade mailako ikerketa bat, ez dibulgazinoko liburu bat, nabarmendu dau Ismael Manterolak, Arte textos bildumako zuzendariak.
Argitalpena Daniel Moro Vallinaren tesiaren egokitzapen bat da, eta Carmelo A. Bernaolaren (Otxandio, 1929 - Madril, 2002) bizimodua eta musikea jasoten ditu. Orkestrarako lan ugari eta zinema eta telebistarako 100 soinu banda baino gehiago sortu zituan, eta, hain zuzen, 51ko belaunaldiko konpositore adierazgarrienetako bat izan zan: XX. mendearen bigarren erdiko euskal musika sortzaile originaletako bat da, esan dau Jon Bagüések, Eresbileko zuzendariak.
Liburu honetan Bernaolaren musika akademikoa ikertu dau egileak, 1. kuarteto (1957) goiztiarretik Fantasías (2001) azken lanera. Gitxi ezagutzen diran beste genero batzuk be nabarmendu ditu, tartean, eleiz musikea eta enkargatu eutsiezan ereserki, martxa eta sintoniak: Konpositorearen lagunek eta senideek hari buruzko anekdotak kontau eustiezan, esaterako, garaiz entregau eban konposizino bat Athletic-en ereserkiaren orkestrarako egokitzapena izan zan. Alderdi gizatiar hori islatzen da liburuan. Erreportaje eta alkarrizketa ugari dagoz, abangoardiako konpositorearen profiletik urrun dagoan irudi herrikoia erakusten dabenak.
Egilearen obrak arakatuta, XX. mendearen bigarren erdian Estaduko musika abangoardiaren garapena markau eben jarduera nagusiak ezagutu daitekez: Abangoardiako sortzailea izan zan, eta bere legaduak euskal musikea aberastu dau, esan dau Miren Iñargak, Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoak.
Carmelo Bernaolari buruzko liburua Arte textos bilduman argitaratu da: artearen munduari buruzko ikerketen ondoriozko monografiak batzen ditu, eta orain dala urtebete Pablo Sorozabalegaz hasitako musikearen eta antzerkiaren arloa jorratzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!