Suaia eta Lahaine bueltan dira banda bihurtuta
2019-12-27 11:19 MusikeaHerrima, Suaia eta Lahaine bikotearen talde barria da.
Beste proiektu batzuetan buru-belarri ibili ostean, Gorka Suaiak (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodigo Norte, Suaia eta Ama Rebel) eta Endika Lahainek (121krew, Bunpada Sound) 2015ean Herrima lana argitaratu eben. 2019.urtearen amaieran, sortzaile biak barriro batu eta musika tresnak sartu ditue, taldeak bikotearen lehenengo lanaren izena jasoz: Herrima. Gaur, Herrimak bere lehenengo single-a dakar bideoklip baten laguntzaz: Chicago Boys.
Herrima hip-Hop-aren formatu klasikotik harago doan proiektua da, zuzenean jotako musika tresnen indarra nabarmenduz.
2014. urtean, Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) eta Endika Lahainek (Barakaldo, 1982), Venezuelan ospatutako Bolibartar Abestiaren Jaialdian parte hartu ostean, Suaia eta Lahaine taldea osotzea erabagi eben, Taupaka alkartearen laguntzinoagaz Herrima diskoa kaleratuz 2015eko urtarrilean. EP honetan hip-hop-a eta elektronikea euren klase kontzientziak azalarazoten dauen amorruagaz nahasten da.
Lan hau hainbat zuzenekotan defendidu ostean, indarrak beste proiektu batzuetara bideratu zituen, 2019. urtean proiektua berrindartzea erabagi arte. Orain partaide gehiago batu dira: Xixo (Cherry Boppers taldeko perkusionistea), Pagaza (gitarristea, trikitixae) eta Markel Andia (dj eta samplerrak Suaia eta Ama Rebel taldean). Formatu barri honi Herrima izena jarri deutsie, herriaren errimea.
Lehenengo single-a Chicago Boys da, Washingtonetik Latinoamerika osoan planifikautako estadu kolpeak salatu, eta aldi berean, herriek euren etorkizuna erabagiteko eta pakean biziteko eskubidea aldarrikatzen dauen kumbia-reggae estiloko abestia.
Single barri honen produkzino musikalaz Askapen Sound arduratu da eta bideoklip bategaz plazaratu dabe. Etchecoy-k produzidutako ikus-entzunezko pieza honetan mundu bi alkartzen dira, landatarra eta uritarra, batuko gaituen eraldaketarako mezuaren bila.
Kontzertuei jagokenez, Suaia eta Ama Rebel Bilboko 7Katu Gaztetxean izango dira zuzenean 2020ko zezeilaren 1ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!