2019/12/26 - 2019/12/27

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. | Jardunaldiak

Familiartean 2019

11:30

Sormen Tailerrak Familian

  • Abenduak 26, eguena:
  • 11:30-12:45, Uhagonen:  NATURA izeneko sormen tailerra familientzat (2-6 urte bitarteko umeekin), Detalleres-en eskutik.

Tailer honetan, Naturako elementuakaz, (hostoak, adarrak, harriak….) geure mandala eta egitura propioak sortuko ditugu.

  • 16:30-18:00, Uhagonen: AUZOA izeneko sormen tailerra. 7 urtetik aurrerakoei zuzendutakoa. (familiarekin edo umeak bakarrik). Detalleres-en eskutik.

Bizi garen ingurua aztertuko dogu, zelakoa da gure herria, auzo desbardinak zelakoak dira, zelako eraikinak dagoz? Munduko herrialde desbardinetako eraikin eta etxebizitza muetak ezagutuko ditugu liburu interesgarri batzuen bitartez eta ondoren, oinarrizko materialakaz eta taldean, geure auzo propioa sortuko dogu. 

  • Abenduak 27, barikua:
  • 11:30-13:00, Uhagonen: SUTUS izeneko sormen tailerra familientzat. 4 urtetik gorako umeentzat, sormen lantegiak gidatuta. Zikintzeko bildurrik bako erropak ekarri). Ez dago izenik emon beharrik.
  • Naturea gaitzat hartuta, simetrian, asimetrian, organikotasunean, fraktalean eta zuzenetan oinarritutako saioa.

 

Ikuskizun multidisziplinarra

  • Urtarrilaren 4an, zapatua, 18:00etan Uni frontoian.
  • Drage uraren bila. Logela Multimedia.

Antzerkia, jantzak, bideo animazinoa, interakzinoa, musikea eta robotikea buztartzen dituan ikuskizun familiarra. 3 urtetik gorako umeei zuzenduta. Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu