Etxarri Aranazko leku-izenak batu ditu Jose Luis Erdoziak
2019-12-24 09:36 Euskerea berbagaiUdalerriko izen ofizialak zeintzuk diran zehaztu dau Nafarroako Gobernuak liburu honen bidez.
Batez be, Etxarri Aranazko herrigunetik kanpo ibili da bila Jose Luis Erdozia, toponimia txikia esaten jakona zehaztasunez batzeko asmoz. Hau da, udalerriko era guztietako parajeen izen tradizionalak izan dira bere helburua. 1993an argitaratu ziran lehenengoz Etxarri Aranazko leku izenak, baina, Erdoziaren lanari esker, orduko zerrendea ia bikoxtu egin da luzeran, 445 toponimo dakarz orain.
Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskerearen institutuak, argitaratu dau Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo (egungo toponimia ofiziala) izeneko liburua. Horrenbestez, Gobernuak ofizialtzat jo ditu bertan agiri diran izenak. Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oneretxia dauka argitalpenak.
1993koa baino zabalagoa eta zehatzagoa da Erdoziak orain dakarren bildumea. Lan nekeza eta atsegina izan da era berean, nabarmendu dau egileak, liburua aurkezteko antolatutako agerraldian. Lan hau izan dadila baliogarria oraingo belaunaldiek eta geroago etorriko diranek eskura izan deien herriko memoriaren zati esanguratsu bat.
Aurkezpen ekitaldian izan dira Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria, Silvia Marañón Etxarri Aranazko alkatea, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Eneka Maiz Etxarri Aranazko Toponimia batzordeko ordezkaria eta ikerketearen egilea bera, Jose Luis Erdozia Mauleon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!