2019/12/20 - 2020/01/05
Bilboko Arte Eder Museoan. | ErakusketakFosterrek eta Uriartek museoa handitzeko proiektuaren maketea Chillida hallean egongo da ikusgai
Gaurtik urtarrilaren 5era arte, Fosterrek eta Uriartek museoa handitzeko aurkeztutako proiektuaren maketea Chillida hallean egongo da ikusgai, eta doban ikusi ahal izango da.
Programazioa:
ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. Museoaren bildumako lanak hurrenkera alfabetikoaren arabera, eta ondoko proposamen monografikoak: Zubietako Goyak, 1919ko Nazioarteko Erakusketaren mendeurrena, eta Obra Gonbidatua: Rei Kawakubo. Comme des Garçons.
Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz. Isabel Baquedanoren (Mendabia, Nafarroa, 1929–Madril, 2018) obrearen lehen barrikusketea. Baquedano da, hain zuzen, XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako pinturearen figurarik personalenetako bat.
Víctor Ericeren 'Harria eta zerua' bideo-instalazinoa. Jorge Oteiza eskultoreari egindako omenaldia, dimensino handiko proiekzin biren bidez: Eguna espazioa (11'03'') eta Gaua espazioa (6'35''). Bietan funtsezko rola beteten dabe argiak, soinuak eta denporak.
Inpresioak ehizatuz. Sorolla formatu txikian
Joaquín Sorollak bi mila orio inguru margotu zituan tamaina oso txikiko kartoi edo oholtxoen gainean, eta oharrak, orbanak edo koloretako oharrak deitzen eutsen holakoei. Lanik personalenak dira. Erakusketan, 186 pintura dagoz ikusgai, Sorolla Museoaren bildumakoak.
Zinema museoan. Ikusi karteldegia hemen
Ordutegia:
10:00etatik 14:00etara, abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, museoa zarratuta egongo da.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!