Zaldua eta Robertsonen arteko trukea liburu baten batu dabe

Bizkaie! 2019-12-20 09:32   Kulturea

Scotland Goes Basque ekimenaren barruan alkarri gutunak idatzi deutsiez.

Iban Zaldua eta James Robertson | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxepare Euskal Institutuak martxan jarritako Scotland Goes Basque programearen barruan, Eskoziako eta Euskal Herriko sortzaileak alkarregaz hartu-emonetan jarteko makina bat ekimen ipini zituen abian, batzuk oso barritzaileak. Esate baterako, Chejov vs Shakespeare izenburupean, Iban Zaldua euskaldunak eta James Robertson eskoziarrak, biak idazleak, gutunak idatzi deutsiez alkarri 2019. urte honetan. 

Truke hori papelean eskuragarri egon daiten irakurleentzat, liburuan atera ditue eskutitz guztiak, Korrespondentziak, Iban Zaldua & James Robertson izenburuagaz (Erein). Idazle biren, ikuspegi biren, arteko alkarrizketea da, hizkuntza desbardinetan idazten daben autore bi gogoetak konpartiduten. Testuak euskarri digitalean be irakurri leitekez, hemen.

Lau hizkuntzatan plazaratu dabe liburua, azken baten, Eskozia eta Euskal Herria hizkuntza askodun herrialdeak dira eta. Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta eskozieraz dagoz testuak. Eskoziako berezko hizkuntzea da eskoziera edo scots dalakoa, ingelesaren hurreko ahaidea. Ez da nahastau behar Eskoziako gaelikoagaz, hori be berta-bertakoa, baina zelten familiakoa.

Danetara, hamabi gutun idatzi deutsiez alkarri, 2019ko zezeiletik garagarrilera, Zalduak euskeraz eta Robertsonek eskozieraz. Europa, identidadea, hizkuntzea eta literaturea jorratu ditue eskutitzetan, eta trukearen emoitzea Edinburgoko International Book Festival jaialdian emon eben ezagutzera, idazle biak batu zituan topaketa batean. Udagoienean, Donostiako Literaktum jaialdian egon ziran barriro Zaldua eta Robertson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu