Mañariko Hontza Museoko harribitxia: Ornitorrinkoa
2019-12-20 07:55 KultureaOrnitorrinko emeek arrautzak jarri eta kumeak errunalditik hamar egunera jaioten dira.
Enrike Huerta, HM Fundazinoko burua; Leire Huerta, museoko zuzendaria; eta Igor, hartu-emon publikoetarako arduraduna.
Natur Zientzietako edozein museok izan nahi leuke naturan dan alerik bitxien eta zelebreenetako bat: ornitorrinkoa, espezie endemikoa Australian eta Tasmanian.
Animalia-espezie hori oso bitxia da, ugaztuna izan arren, ahate-pikua, azkonarbuztana, ugabere-gorputz eta hankak, eta, gainera, ugaztun pozoitsu bakarra da.
Ornotorrinko arrek ezproi pozoitsua dabe atzeko hanketan eta hori erabiliz sartzen daben pozoiak min handi-handia eragin leikioe gizakiei.
Beste alde batetik, aitatutako bitxikeriak gitxi balira bezela, esan behar da ornitorrinko emeek arrautzak jarri eta kumeak errunalditik hamar egunera jaioten dirala.
Hontza Museoko arduradunek eskerrak emon nahi deutseez Bilboko Miguel de Unamuno BHIko lagunei egindako dohaintza honengaitik eta beste hainbatengaitik (guztira, 40 baino gehiago, besteak beste, kanguru bat, nagi bat, pekari bat...). Museoko Funts horreei guztiei esker, gure museoa, Natur Zientzien museo ofizial bakarra Bizkaian, jakintza-arlo horretako garrantzitsuenetakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!