Azkue omentzeko eguna Lekeition
2019-12-20 08:43 Euskerea berbagaiGanera, Euskaltzaindiak Osoko Bilkurea egingo dau udaletxean.
Euskal kultura herrikoiaren biltzaile eta euskerazko adierazpide artistiko jasoen bultzatzaile kantsauezina izateaz gan, euskerea sakon ikertu eban Resurrección María Azkue abade lekeitiarrak, eta hizkuntzearen aurrerabiderako proposamen ugari egin zituan. Ganera, lehenengo euskaltzainburua izan zan. Hortaz, omenaldia egingo deutse gaur Euskaltzaindiak eta Lekeitioko Udalak, Akademiaren sorrerearen mendeurrenean.
Berez, mendeurreneko ospakizunen egitarau ofiziala amaitutzat jo eban Euskaltzaindiak orain dala aste batzuk, baina gehigarri moduan sartu eben gaurko ekitaldia. Azkueren neurriko euskaltzale batek mendeurrenaren urtean lekua izan behar ebala erabagi eban Akademiak.
Ekitaldi nagusiaren aurretik, Lekeitioko udaletxean, Osoko Bilkurea egingo dau Euskaltzaindiak, goizeko 10:00etan. Urteko azkena izango da. Horren ostean, 12:00etan, Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen eleizan izango da omenaldia. Ekitaldi edegia izango danez, herritar guztiak konbidau ditue.
Lora eskaintzea egingo deutsie Azkueri, ekitaldia hasteko. Gero, Euskaltzaindiko agintariez gan, Koldo Goitia alkateak, Benito Ansola abadeak eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoak hartuko dabe parte, bakotxak bere alorrari jagokon interbentzinoa eginaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!