'Hotza da NY is cold', Mikel Urdangarinen lan barria plazan

Bizkaie! 2019-12-19 10:58   Musikea

Leonard Cohen eta Alison Keable dira protagonista diskoan.



Mikel Urdangarin
ek Hotza da NY is cold zuzeneko diskoa argitaratu barri dau Zart kolektiboaren eskutik; Izar & Star zikloaren barruan Leonard Cohenen abestiak joteko 2016ko udagoieneko kontzertuetan grabautako lana da. Danetara, 17 abesti dira, horreetako 10 Cohenenak eta gainerakoak Zornotzako abeslariarenak.

Alain Urrutiak egin dau diskoaren diseinua. Argitalpen berezia izango dau diskoak, grabazinoa LP eta CD formatuetan eta Alain Urrutia artistearen lamina bat (Harkaitz Canoren eta John Potterren testu banagaz) batuko baititu. 1.000 aleko tirada mugatua izango dau.

Kontuak kontu, Izar & Star zikloan kontzertu bi eskaini zituan Urdangarinek Leonard Cohenen obrea mirestuz. Bata, Bilboko Campos antzokian, eta Donostiako Tabakaleran, bestea. Emonaldi hareetan Cohenen hainbat abesti klasiko eta hain ezagunak ez diranak interpretau zituan Urdangarinek, abestien jatorrizko hizkuntzan, ingelesez. Ondoan hiru musikari izan zituan: Koldo Uriarte (tekladuak, pianoa, melodikea), Jon Cañaveras (bajua eta kontrabajua) eta Nika Bitxiasvili (biolinistea).

Kontzertu hareen ostean hil zan Cohen eta hiru urteko doluaren ondoren etorri da diskoa. Cohen ezagutzen ez eban Alison Keable abeslariagaz ekin eutson proiektuari eta zuzeneko garabazino haren gainean txertatu dabe Keableren ahotsa estudioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu