Europako Kontseiluak Jaurlaritzeak hizkuntza-politikearen kudeaketan egindakoa positibotzat hartu dau
2019-12-13 09:21 Euskerea berbagaiBalorazino positiboa egin behar dogu. EAEn, euskal administrazinoen esku dagozan konpromiso danak beteten dira.
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazo dauenez, txostenak euskal administrazinoan euskereari emoten jakon bultzadea autortu eta, aldi berean, ahalegin handiagoa eskatzen deutso Estaduko Gobernuari: Oro har, balorazino positiboa egin behar dogu. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, euskal administrazinoen esku dagozan konpromiso danak beteten dira (lehen be beteten ziran), baina eremu ahulenetan be aurrera egin da. Era berean, Txostenak Iparraldeko erakundeakaz eta Nafarroako Gobernuagaz dagoan alkarlana txalotzen eta azpimarratzen dau, Euskaraldiaren inguruko lankidetzea nabarmenduz.
Txostenak, era berean, komunikabideetan euskereari emoten jakon bultzadea nabarmentzen dau. Adituentzat positiboa da EiTBk egiten dauen lana euskerea sustatzeko. Halan da be, txostenak ahultasun lez aitatzen dau 2013 eta 2016 artean euskerazko egunkari bakarrari, Berriari, diru laguntzinoak murriztea, izan be, hasierako txostena 2016ko datuen gainean egin zan: Adituakaz izandako bileran, ostera, euskal komunikabideakaz lortutako akordioaren barri emon zan, eta holan jasoten da eranskinean, azaldu du Dobaran sailburuordeak.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak adierazo dau hobekuntza-puntuei jagokenez gomendio zuzen bi egiten jakozala euskal administrazinoari:
- Ertzaintzeari jagokonez, txostenean jaso da aurreko ebaluazinotik hobekuntzak lortu dirala Ertzaintzan euskerearen erabileran. Beraz, Adituen Batzordeak Ertzaintzan euskereari emondako bultzadea autortzen dau, nahiz eta ahalegin handiagoa egitea gomendatzen dauen.
- Bigarren gomendioak Osakidetzagaz dau zerikusia, nahiz eta txostenak atortu emon diran pausuak. Adituen arabera, Osakidetzak, hobera egin dau euskerearen erabileran. Txostenak jasoten dauenez, 2016an hizkuntza gaitasun nahikoa eben langileen kopurua % 34 zan; 2006an, barriz, % 11. Gainera, Dobaranek adierazi dauenez, adituen batzordeak autortzen dau osasun-erakundeetan euskerearen erabilerea sustatzeko oinarrizko jarraibideak eta prestakuntza-moduluak bultzatu eta aurrera egin dala erregistro klinikoen euskera-itzulpenean, bai eta laborategiko txostenen estandarizazinoan be; halan da be, Dobaranek azpimarratu dau balorazinoa ezin dala guztiz positiboa izan, txostenak barriro be zalantzan jarten dauelako Estaduko Administrazinoak euskereagaz dauen inplikazinoa. Holan, euskerearen inguruan egiten diran preminazko gomendioak Gobernu zentralari zuzenduta dagoz:
- Txostenak adierazoten dau beharrezkoa dala Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzea euskerearen erabilerea bermatzeko.
- Adituen batzordeak Euskadin Estaduko Administrazinoak euskerearen erabilerea sustatzeko beharra azpimarratu dau.
Hau ez da barria, ebaluazio txosten guztietan behin eta barriro errepetidutako gomendioak dira. Eta Espainiako Gobernuak ez ditu egoerea aldatzeko beharrezko neurriak hartzen, adierazo dau Dobaranek.
Europako Gutuna
Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna (Hizkuntzen Euroituna) 1992an onartu eta 2001ean berretsi eban Espainiako Estatuak. Hiru urtez behin egiten dau ebaluazinoa Europako Kontseiluak. Espainiako Estaduari jagokonez, lau ebaluazino-txosten egin ditu Europako Kontseiluak (2005, 2008, 2012, 2016an), eta bosgarrena onartu eban oraintsu, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak izandako bileran. Ebaluazio horretan dagoz jasota Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Espainiako Estaduari egiten deutsozan oharrak eta gomendioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!