'Ibili munduan', Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabalaren disko barria plazan

Bizkaie! 2019-12-11 09:26   Musikea

Euren arteko lehenengo diskoa da.



Aspaldiko lagunak dira eta sarritan ikusi ditugu alkarregaz lanean Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala. Hau baina, euren arteko lehenengo diskoa da: Ibili munduan izenburupean bidaia bat proponiduten deuskue.

Garikoitz Mendizalek esan dauenez, aurten 25 urte bete ditut txistulari eta erregalu ederra egin deutsagu geure buruari. Esango neuke txistuak parte hartzen dauen azken urteetako diskorik deigarriena dala duda barik, tartean dagozan musikariengaitik. Gure gustoko playlist bat egingo bagendu legez. 

Andoni Egañaren eretxiz, jantzan hasi eta munduari gerritik helduko bageuntso, 40.000 kilometroko zabalerea dauela konturatuko ginateke. Kilometro gehiago egiten ditue urtero urtero Garikoitz Mendizabalen autoan haren txistuek; beste hainbeste Xabier Zabalaren eskusoinuek. Gehien gehienak hemen, Euskal Herrian. Orain, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabagi dabe. Lagunakaz. Ezaguna da gure esaera zaharra: 'Txapela buruan eta ibili munduan'. Esaerearen bigarren zatia baino ez dabe erabili diskoaren izenbururako. Segurutik, munduagaz jantzan hasi, eta txapela kentzeko moduko lan bat egin dabelako.

Danetara, 12 abestiz osotutako diskoa da eta biak inguruan lagun dituen musikariak parte hartu dabe: Igor Telletxea , Ruben Caballero,, Ritxi Salaberria, Luis Maria Moreno Pirata, Kaabestri (Itziar Prieto, Igor Torre, Monika eta Jon Larraz ), Isa F. De Agirrre, German Ormazabal, Iñigo Goikoetxea, Miren Fernandez, Juantxo Arakama, Josu Elberdin, Jagoba Astiazaran, Xabi Aburrruzaga, Carlos Nuñez, Xurxo Nuñez, Aitor Furundarena, Imanol Urkizu, Sergio, Iñaki Salvador, Elia Bastida, Amaiur Cajaraville eta Victor Sanchez.


Garikoitz Mendizabal 

Zestoarra
 musikaria eta txistularia da. Bilboko Udal Txistularien Bandea zuzentzen dau 2004ko urtarriletik, eta Euskal Herriko Txistularien Alkarteko presidentea da 2003tik. Azpeitiko Izarraitz txistulari taldeko zuzendaria be bada.


Xabier Zabala

Xabier Zabala Garcia zarauztarra musikaria eta konpositorea da. Lauburu musika taldeko kidea izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu